Sortzaileen beharrizan eta joera berriei erantzuteko, Durangoko Azokak auto-ekoizpenerako espazio berezia egokituko du lehenengoz. Azokan parte hartzen duten argitaletxe, diskoetxe, banatzaile, erakunde eta elkarteek bezala, webgunean erregistratu eta egin ahal izango dute eskaria.

Gehiago irakurri...

Sormen lanen bat aurkeztu gura duzu guneren batean? Ahotsenea (beteta), Areto NagusiaKabi@, Irudienea, Saguganbara eta Szenatokia guneetan izena emateko epea zabalik dago, eta proposamenak online egin behar dira. Hainbat diziplinatako programazio oparoa antolatzen dira gune horietan azoka egunetan.

Gehiago irakurri...

Orain dela 3 urte Durangoko Azokako kartela euskal artistei eskatzea erabaki genuenean, etapa berria nork zabaldu behar zuen erabakitzean aho batez onartu genuen: Nestor Basterretxeak berak, hain zuzen.

Bere ibilbide artistiko eta pertsonal handia ezagutzen genuen, baina Hondarribiko bere etxean sartzean hori guztia bigarren planora pasatu zen....

Gehiago irakurri...

Oraindik azoka amaitzeko azken egun osoa aurretik eta datu zehatzak patxadaz aztertzeko astia hartzeke, aurtengo Durangoko Azokaren balorazioa oso baikorra dela adierazi dute antolatzaile, gune, editoreen elkarte eta musika industriako ordezkariek.

Nerea Mujikak, Gerediaga elkarte antolatzailearen presidenteak, aurreko urteetako pertsona kopurua...

Gehiago irakurri...

Zer eragin du politikak antzerkigintzan eta alderantziz, zer eragin dezake antzerkigintzak politikan. Mahainguru hori antolatu dute gaur arratsalderako Szenatokian, Arte Eszenikoen plazan. Hallean egongo dira, 17:30ean, kafea eta pastak lagunduta, hiru aktore: Catriona Lexy Campell eskoziarra, Oier Guillan gipuzkoarra ...

Gehiago irakurri...

Larunbat arratsaldea pelikula interesgarriz beteta dator, eta gaua kontzertu indartsu birekin amaituko da. Irudienean, Ikus-entzunezkoen plazan, hiru film luze eskainiko dituzte gaur: 81 Amama, Amaren Eskuak eta Emak Bakia. Plateruenan Urtz eta Kautak joko dute gaur.

 81 Amama dokumental bat da, biloben eta amamen arteko harremanaz...

Gehiago irakurri...

Kalejiran ibili da John Stewart gaita jotzailea Azokan. Euskal Herrian bizi da 2002 urtetik. Frantzian, Estatu Batuetan, Kanadan eta Arabia Saudin eskaini izan ditu kontzertuak.

Gehiago irakurri...

Begiradaren atzeko aldean, horrela titulatu dute Irudieneako mahaingurua. 12:00etan hasiko da, hain zuzen, Szenatokian ere antzerki maratoia abiatuko duten ordu berean.

Mahainguruan, Euskal Herrian egiten den zinemagintzaz arituko dira, esaterako emakume izateagatik beraien karreran oztoporik edo desberdintasunik nabaritu duten, baina...

Gehiago irakurri...

"Negar asko egin dut hor eserita nengoela, eta oso emozionatuta nago".

William Anthony Douglassen lehen hitzak izan dira, Argizaiola saria jasotzean esandakoak. Euskal Herrian egin dituen hainbat adiskide igo dira bere aurretik taula gainera, eta lagunen hitzekin hunkituta agertu da.

Hala ere, umoretsu, "Aupa Eskozia!" esan baitu,...

Gehiago irakurri...

Eguerdian iritsi da William A. Douglass antropologoa Durangoko Azokara, eta osteratxo bat eman du Kulturaren Plazatik.

Iluntzean (20:30) Argizaiola saria emango diote, euskal kultura ikertu eta zabaltzeko egindako lan ibilbideagatik, Gauean Argi emanaldian. Szenatokian izango da, Arte Eszenikoen plazan, eta gala berezia prestatu dute...

Gehiago irakurri...

48. edizioan Eskozia da herrialde gonbidatua, eta arlo politiko nahiz kulturala landuko da egunotan. Gaur, esaterako, Independentista sareak antolatuta, Areto Nagusian Eskozia: independentziara bidaia XXI. mendeko Europan liburua aurkeztuko dute 12:00etan. Ondoren, mahaingurua egongo da: "Eskoziatik Euskal Herrira, autodeterminazio prozesuak" izenb...

Gehiago irakurri...

Ikasleen eguna izan da gaur goizean, Durangoko Azokaren gune guztiek elkarlanean osatutako egitarau zabalarekin, Berbaro elkarteak koordinatuta Gerediaga elkartearekin batera. Guztira, 950 ikasle etorri dira, Euskal Herri osoko 26 ikastetxetakoak.

Esaterako, ikasleek une batez idazle edo kazetari bihurtzeko aukera izan dute Saguganbaran, web...

Gehiago irakurri...

"Itsaso zabala ez da oztopo izan bi herri txiki hauek elkarri begira egoteko, eta 48. edizio honetan ere elkarren esperientziak konpartituko ditugu". Eskoziaz eta Euskal Herriaz ari da Nerea Mujika, Gerediagako presidentea. Inaugurazio ekitaldian gogora ekarri zuen aurtengo herrialde gonbidatua, eta Argizaiola saria: "Saria ere urrunera doa...

Gehiago irakurri...

Durangoko Azokaren 48. edizioa abian da gaur goizetik. 10:30ean ireki dituzte Landako Erakustazokako ateak Gerediaga Elkarte antolatzaileko kideek, hedabideetako kamara askoren aurrean.

anpoan ehundaka pertsona itxaroten, gehienak Euskal Herri osoko ikastetxeetatik etorritako ikasleak, Ikasleen egunean parte hartzeko prest. Ateak...

Gehiago irakurri...

William A. Douglassek (Reno, 1939) jasoko du aurtengo Argizaiola saria, abenduaren 6an, 20:30ean Szenatokian egingo den ekitaldian (San Agustin Kultur Gunean). Antropologo iparramerikarrak hainbat eta hainbat ikerketa argitaratu ditu euskaldunen migrazioei buruz, Amazoniatik iritsi berri, hainbat astez bere denborapasa gogokoenetakoan aritu...

Gehiago irakurri...