Bizitzekoa da. Koadrilarekin, familiarekin, bikotearekin, bakarrik… nahi duzun moduan bizitzekoa. Bizitzekoak dira kontzertuak, solasaldiak, ikus-entzunezkoak, antzezlanak eta topaketak. Bizitzekoa da standetako joan-etorria.

Erakutsiguzu zuk, nola bizi duzun Azoka. Zure bizipen pertsonalak ikusi nahi ditugu: standetako pasilloetan, guneetako agertoki atzean, alde zaharreko kaleen artean, bueltako autobusa poltsaz beterik hartzerakoan... Milaka protagonistaren begiradek osatzen dute Durangoko Azoka eta guk kultur zale guztien Azoka ezagutu nahi dugu.

Saria: sarrera bikoitzak

Abenduak 2tik 6ra egunero Otxandioko Hontzaextrem abentura parkera sarrerak zozkatuko ditugu.

Nola parte hartu

  • durangoko_azoka eta igerrak profilen jarraitzaile egin instagram sare sozialean.
  • Nahi dituzun argazki guztiak atera eta igo zure Instagram kontura (gogoratu publikoa izan behar duela kontuak).
  • #bizitzekoaDA eta #igerrak_51DA traolak erabili.
  • Ezingo dira adin-txikikoak ezagutzeko moduan atera argazkietan.
  • Jasotako argazkiekin galeria bat osatuko dugu durangokoazoka.eus webgunean.

Lehiaketaren oinarriak:

  • Lehiaketan 18 urtetik gorako pertsonak parte hartu ahal izango dute.
  • Parte-hartzaile bakoitzaren ardura izango da lehiaketan parte hartzeko emandako datuak egiazkoak izatea.
  • Durangoko Azokak elementu iraingarriak dauzkaten argazkiak lehiaketatik kanpo uzteko aukera izango du.
  • Durangoko Azokak eskubidea du lehiaketa parte hartuko duten argazki erabili ahal izateko.
  • Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa betez (15/199), datu zein irudiak, Gerediaga Elkartearen fitxategi batera erantsiak izango dira, elkartearen ekintza administratiboari atxikitu eta lehiaketaren oinarriak betetzeko. Parte-hartzaileak antolatzaileen fitxategian sartu diren datu pertsonalak zuzentzeko, ezeztatzeko edo horiek erabiltzeari uko egiteko eskubidea erabili ahalko du. Eskaera idatziz egin beharko du, Nortasun Agiri Nazionalaren kopia batekin batera, Gerediaga Elkartera: Larrasoloeta 3, 48200 Durango (Bizkaia).
  • Erabiltzaileak lehiaketan parte hartzeak arau guztiak onartzea dakar.

 

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn