Zer ikusten duzu Durangoko Azokako leihotik? Galdera horri helduta youtuber lehiaketa antolatu zuen Durangoko Azokak abenduaren 4tik 8ra arte. Azokan egunpasan ibili ziren hainbat lagunen bideoak jaso genituen #YoutuberraDA traolagaz, eta epaimahaiaren buruhaustearen ostean, azkenean Maialen Izurza gazteak eraman zuen 500 euroko sari potoloa. Sari-banaketa Azoka TBn izan zen, abenduaren 8an bertan. Izurza bertan egon zen saria jasotzeko, ETBko "Gu ta Gutarrak" saioko kideekin batera.

Ondoko bideotan ikusiko dituzue lehiaketan aurkeztutako lanak eta sari-banaketaren bideoa:

Sari-banaketaren bideoa:

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn