Igerrak, Euskal Instagram Komunitateak, eta Durangoko Azokak elkarlanean antolatutako “#igerrak_50DA” lehiaketaren sari nagusiak badu dagoeneko izena, @unartemedio erabiltzailearena, hain zuzen ere. Zornotzako Barnetegiaren eskutik, euskara ikastaro trinko batekin saritu dugu lehiaketako argazki onena.

Saridun gehiago ere izan ditugu, ordea; Azokak iraun duen egun bakoitzeko bat. Jarraian, egunez egun zozketa bidez “gou! by EROSKI” esperientziak lortu dituzten erabiltzaileak:

 

Orotara, 286 argazki dituzue #igerrak_50DA traolarekin Instagramen ikusgai. Dozenaka begiradek osatutako mosaikoa 50. edizioa islatuz. Mila esker parte hartu duzuen guztioi! Zorionak @unartemedio eta gainerako sarituei!

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn