Zer eragin du politikak antzerkigintzan eta alderantziz, zer eragin dezake antzerkigintzak politikan. Mahainguru hori antolatu dute gaur arratsalderako Szenatokian, Arte Eszenikoen plazan. Hallean egongo dira, 17:30ean, kafea eta pastak lagunduta, hiru aktore: Catriona Lexy Campell eskoziarra, Oier Guillan gipuzkoarra Ixabel Etxeberria lapurtarra.

Lexy Campbellek gaelikoz egindako antzerkigintzaren esperientzia ekarriko du mahaingurura. Lehendabiziko aldia da Euskal Herrira datorrena eta ilusionatuta agertu da ikusi duenarekin. Dioenez, Eskozian gaelikoz aritzea galtzeko arriskuan egon da, baina beti egin izan du aurrera, barne-gogo batek horretara bultzatuta, eta hemen ere hori ikusi du: “Identifikatuta sentitu naiz hizkuntzarekiko grinarekin”.

Estreinaldia

Konpota antzezlanaren estreinatuko dute mahaingurua amaitu eta segituan Szenatokian. Eneritz Artetxek antzeztuko duen bakarrizketa, emakumeak historian eduki duen rolaren kontra jardungo duena. Zubi proiektuaren lehen fruitua da Konpota, euskarazko antzerkigintzari bultzada emateko proiektua, Iparralde eta Hegoaldeko zazpi antzerki eragilek sortua.

Read more http://www.durangokoazoka.com/index.php?op=5&id=114

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn