Begiradaren atzeko aldean, horrela titulatu dute Irudieneako mahaingurua. 12:00etan hasiko da, hain zuzen, Szenatokian ere antzerki maratoia abiatuko duten ordu berean.

image##SARRERA##

Mahainguruan, Euskal Herrian egiten den zinemagintzaz arituko dira, esaterako emakume izateagatik beraien karreran oztoporik edo desberdintasunik nabaritu duten, baina hemendik kanpo munduan egiten denaz ere hitz egingo dute. 

Goizalde Landabaso kazetaria moderatzaile, lau gonbidatu eseriko dira zineko pantailaren azpiko sofa gorrira:

  • Iratxe Fresneda EHUko irakaslea.
  • Olatz Beobide, Goenkaleren zuzendaria.
  • Aitziber Garmendia aktorea.
  • Mireia Gabilondo, Amaren Eskuak filmaren zuzendaria eta aktorea.

Proiektatuko dituzten hiru film laburrak ere emakumeek sortuak:

  • Sormenaren bide ezkutuak (Lara Izagirre)
  • Hondartza (Amaia Badiola)
  • Potxuak kaleak hartzen (Maialen Kaltzakorta eta Eider Etxebeste)

MARATOIA, ANTZEZLAN ZATIEZ OSATUA

Szenatokian egun osoan egongo da antzerkia: zortzi taldek 15 minutuko antzezlan 'trailerrak' eskainiko dituzte Antzerki Maratoian. Goizean lau obra eta arratsaldean beste lau. Obra zati bakoitza amaitu ostean eta hurrengoa hasi aurretik, aktoreekin pintxoa eta txakoliña konpartitzeko aukera edukiko du publikoak, eta iritziak elkartrukatzeko.

12:00etatik 14:00etara

  • Bidaia magikoa. The True.
  • Traganarru. Bada teatroa.
  • Kokakola eta Barea. Xentimorik Gabe.
  • Inungane, sustraiak airean. Karrika.

18:00etatik 20:00etara

  • MikrouhinakSilvia Manzana eta Jon Ander Alonso.
  • Epa!Demode Quartet.
  • Hala ere maite nauzuTaupada.
  • Zu ere On Kixote? Agerre teatroa.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn