imageLarunbat arratsaldea pelikula interesgarriz beteta dator, eta gaua kontzertu indartsu birekin amaituko da. Irudienean, Ikus-entzunezkoen plazan, hiru film luze eskainiko dituzte gaur: 81 Amama, Amaren Eskuak eta Emak Bakia. Plateruenan Urtz eta Kautak joko dute gaur.

 81 Amama dokumental bat da, biloben eta amamen arteko harremanaz hasunartu nahi duena, eta Izaro Gonzalez Ieregi zuzendaria zinean bertan egongo da proiektua aurkezten, 16:30ean.

Amaren Eskuak Karmele Jaioren eleberri baten moldaketa da, Mireia Gabilondok zuzendua eta Donostiako zinemaldian estreinatua. Aurten euskaraz sortutako fikziozko film luze bakarra da. 18:00etan hasiko dira proiektatzen Irudienean.

Eta azken film emanaldia, Emak Bakia, 20:00etan hasiko da. Oskar Alegriak zuzendu du, eta sari asko jaso ditu estreinatu zutenetik. Man Rayk filmatutako irudi batzuek dute abiapuntua: hor agertzen den etxe handi baten bilaketa filmatu du Oskar Alegriak.

Urtz, 10 urte eta gero bueltan

Hamarkada oso bat eszenatik kanpo ibili ostean, Urtz taldekoak disko berria grabatuta bueltatu dira, Astiro, eta gaur gauean kontzertu gosez bueltatuko dira taula gainera, Plateruenera. Kauta taldearekin konpartituko dute agertokia. Andoaindarrek ere disko berria kaleratu dute azaroan, Agarre.

Kontzertu biak Plateruenan izango dira, 23:00etatik aurrera, Kontzertu handien plazan.
Sarrerak 10 euro balio du (takillan bertan, 12 euro).

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn