Eguerdian iritsi da William A. Douglass antropologoa Durangoko Azokara, eta osteratxo bat eman du Kulturaren Plazatik.

image

Iluntzean (20:30) Argizaiola saria emango diote, euskal kultura ikertu eta zabaltzeko egindako lan ibilbideagatik, Gauean Argi emanaldian. Szenatokian izango da, Arte Eszenikoen plazan, eta gala berezia prestatu dute sari banaketarako.

Galaren gidoia eta zuzendaritzaz Josu Camara arduratu da (Ehazeko lehendakaria). Bera eta Ainhoa Alberdi arituko dira aktore lanetan, hainbat figuranterekin batera. Musika Mario Lerena pianojoleak ipiniko du, eta sorpresa asko egongo dira ekitaldian.

Read more http://www.durangokoazoka.com/index.php?op=5&id=117

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn