"Negar asko egin dut hor eserita nengoela, eta oso emozionatuta nago".

William Anthony Douglassen lehen hitzak izan dira, Argizaiola saria jasotzean esandakoak. Euskal Herrian egin dituen hainbat adiskide igo dira bere aurretik taula gainera, eta lagunen hitzekin hunkituta agertu da.

Hala ere, umoretsu, "Aupa Eskozia!" esan baitu, bere abizenagatik saritu dutenaren txantxa eginez. Amaieran, gogoan izan ditu bere bi lagun min izandakoak, Renoko Euskal Ikasketen Zentroan bidelagun izan dituenak. "Eskaini nahi diet saria, zentroan eta bizitzan kolaboratzaile izan ditudan Jon Bilbao eta Robert Laxalti".

Gauean Argi emanaldia antzezlan batekin abiatu dute, Szenatokian (Arte Eszenikoen plazan). Gero, bizitza akademikoa gogoratu dute eta euskal kulturara nola hurbildu, nola interesa piztu eta nola ikerketan murgildu zen. Lagunak igo dira atzetik, bizitzan elkarbanatutako pasarte pertsonalak natural kontatzera eta maitasuna agertzera. Gerediagaren izenean Nerea Mujikak eman dio saria azkenik. Emanaldian parte hartu dute:

  • Zuzendaria: Josu Camara
  • Aktoreak: Josu Camara, Ainhoa Alberdi + figuranteak.
  • Musika: Mario Lerena (pianoa).
  • Aurkezpen hitzak: M. Elustondo (bere biografoa).
  • Douglassen lagunak igo dira taula gainera: Bernardo Atxaga, Xabier Amuriza, Beatriz eta Matilde Goitiandia ahizpak, .
  • Sari-ematea: Nerea Mujika (Gerediaga elkartea).

image

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn