image"Itsaso zabala ez da oztopo izan bi herri txiki hauek elkarri begira egoteko, eta 48. edizio honetan ere elkarren esperientziak konpartituko ditugu". Eskoziaz eta Euskal Herriaz ari da Nerea Mujika, Gerediagako presidentea. Inaugurazio ekitaldian gogora ekarri zuen aurtengo herrialde gonbidatua, eta Argizaiola saria: "Saria ere urrunera doa aurten, Nevadara, jada etxekotzat dugun William A. Douglassengana".##SARRERA##

Bihar emango diote saria antropologo iparramerikarrari, eta beste hainbat ekitaldi ere egongo dira, egitarau zabalean, "inoiz baino hedatuago", herri osora zabaldu den Durangoko Azokan. Kulturzaleentzat izan zituen azken berbak Mujikak: "Milaka lagun etorriko dira egunotan Durangora, plaza hau betetzera, babestera, eta batez ere, gozatzera".

Eskoziatik iritsi ei zen Bizkaiko lehen jauna

imageKondairak dioenez, Eskoziatik etorri zen printzesa, itsasoa zeharkatuz bere leialekin batera, eta iritsi ziren lurra ikustera, euren herrialdearen oso antzekoa, menditsua eta berdea, eta porturatu zirela Mundakan. Gau hartan, Anbototik printzesa zegoen tokira zerua zeharkatu zuen sua barreiatuz Sugaarrek. Amets egin zuen printzesak eta amets hartatik sortu omen zen Jaun Zuria, Bizkaiko lehendabiziko jauna.

Halaxe lotu ditu inaugurazio ekitaldian Eskozia eta Euskal Herria Joxemari Carrere ipuin kontalariak. Kontuekin, eta doinuekin, John Stewart gaitajoleak girotu zuten ekitaldia, erakunde publikoetako ordezkarien aurrean. Hitza hartu zuten ordezkari guztiek azpimarratu zuten Durangoko Azokak euskal kulturarentzako duen garrantzia.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn