imageIkasleen eguna izan da gaur goizean, Durangoko Azokaren gune guztiek elkarlanean osatutako egitarau zabalarekin, Berbaro elkarteak koordinatuta Gerediaga elkartearekin batera. Guztira, 950 ikasle etorri dira, Euskal Herri osoko 26 ikastetxetakoak.

Esaterako, ikasleek une batez idazle edo kazetari bihurtzeko aukera izan dute Saguganbaran, web orrialdeak sortu dituzte Kabi@n, ilustrazio tailerrean marraztu Areto Nagusian, antzezlan baten tripak ezagutu Szenatokian, kontzertua muntatzen ikusi eta euskal kantagintza ezagutu Plateruenan, marrazki bizidunak bikoiztu Irudienean, edota idazle eta musikariekin solasean aritu Ahotsenean.

Oihane Barrutiak, Berbaroko kideak laburbildu du Ikasleen eguna antolatu izanaren helburua: “Euskal kulturaren plazarik handiena ezagutzera emateko antolatzen dute txangoa ikastetxeek. Horregatik, ikasleek bisita ahalik eta gehien aprobetxatu dezatela nahi izan dugu, eta Azoka osatzen duten arlo guztiak jaso ditzaten nahi dugu”.

Eguneko argazki gehiago, Durangoko Azokaren Facebook orrialdeko argazki galerian.

 

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn