Gura standean (Mara mara diskak), “Leiho bat zabalik” Jabier Muguruzaren 15. diskoa izango da eskaintza nagusia.

Horrez gain, Jabierren beste hainbat disko ere egongo dira: “Tonetti Anaiak”, “Harriaren hiztegia”, “Beste hogei”, “Bikote bat” eta abar.

Hona ohartxo bat lan berriari buruz:

 

“Leiho bat zabalik”, Jabier Muguruzaren lan berria.

Jabier Muguruzaren disko berriak, 15.a kantautore moduan, aldaketa nabarmena dakar instrumentazio aldetik: urte luzeetan lagundu dion oinarri akustikoa alde batera utzi, eta gitarra elektrikoak (Ander Mujika) eta elementu elektronikoak (“Carasueño”) ditu ardatz oraingo honetan; modu horretara, soinu-paisaia berri batera eramaten du obra.

Bi musikari nagusi horiez gain, Mireia Otzerinjauregiren ahotsa dago, eta gonbidatu gisa, Miren Iza kantaria (Tulsa).

Hala ere, eta aldaketak aldaketa, Jabierren jarraitzaileak berehala ezagutuko ditu bere ohiko estiloa eta nortasuna: tempo lasaiak, hitz intimistak belarrira xuxurlatuak, dotorezia melodietan, emozioen alkimia...

Irungo kantaria behin eta berriz errepikatzen ari den gisan, kulturarako garai ilun hauetan, ilusioa eta gogoari eusteko apustu kementsua da orain aurkezten duen “Leiho bat zabalik” hau.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn