Durangoko Azoka
Eskerrik asko Jon!
Durangoko Euskal Liburu eta Diskoaren 46. Azokaren balorazio prentsaurrekoa, orain arte Azokako zuzendari izan den Jon Irabazabalen agur-omenaldia bihurtu da. Aurrerantzean, eta 30 urteren ostean, utzi egin dio Azokako zuzendari izateari. Bere lekukoa Aiert Goeanagak hartuko du.
Landagokunean, kazetariz eta Azokako hainbat eragilez bete den prentsa aretoan, omenalditxoa egin nahi izan dio Gerediaga elkarteak Jon Irabazali. Eskertza bideotxo bat jarri dute eta Irazabalek ere esker oneko berbak izan ditu, baina orain 30 urte berarekin gogoratu eta Azoka sustatu eta sustraitu zutenentzako, Jose Luis Lete eta Javier Zubikarai tartean. Keinua bota die Gerediagako beharginei, Itziar, Epi eta Estherri, berak azaldu bezala, "bere letxe txarra agoantatzeagarren".
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak hartutako bide berriari erantzun ona eman dio bisitariak. Elkarte eta erakunde diferenteekin elkarlanean hasitako bideak eta sortutako gune berriek erantzun ona izan dute.
Krisi ekonomikoak krisi,...
Durango Azokak 	erakutsi du euskarazko sorkuntzan aberastasun handia dagoela. 	Jendeak gauza berriak egiteko gogoa erakutsi du eta oso estilo eta 	molde diferenteetakoak.
Durangoko Azokak 	erakutsi du euskaltzale eta euskal kulturgintzan sinesten dugunon 	topaleku nagusia dela
Durangoko Azokak 	erakutsi du liburuek eta diskoek merkatua badutela oraindik ere. 	Merkatu txikia izanik ere, liburuak eta diskoak saldu egin dira 	egunotan
Bisitariak
Durangoko Azokara zenbat jende etortzen den jakiteko beharrizana izan du Gerediaga Elkarteak joan den urteetan. Aurten Landakogunera sartu-urtenak neurtzen dituen sistema jarri da. Eta lau egunetan 105.000 bisita zenbatu dira. Horretatik egunik nabarmenena abenduaren 6koa izan da. Beste egunetakoekin konparatuta bisitak bikoitzak izan dira; 40.000 bisita.
Bisitari birtualak ere asko izan dira.
www.durangokoazoka.com webgunean azaroaren 23an Durangoko Azoka aurkeztu zenetik honek izan ditu datu nagusi:
23.300 erabiltzaile 	bakar
172.000 orri 	bistaratuta
Bataz beste, 3 	minutuko bisitak.
Mugikorretatik bisiten 	%7a izan da.
ETORKIZUNA
Gerediaga Elkartea datozen  urteetako Durangoko Azokak nolakoa izan behar duen diseinuan dabil.  Aurtengo edizioak erakutsi du izango denaren zer edo zer.
Gerediaga  Elkartea 	akuilu dela Elkarte eta erakundeen arteko elkarlanean  oinarritutako 	kultugintzaren jai handia izateko lan egingo da
Kulturgintza arloko 	euskarazko sormen lanen plaza izateko bidea egingo du.
Merkatua eta jaia 	bateragarri eta osagarri egingo ditu
Bide  berriari erantzuteko, Gerediaga Elkartetik Durangoko Azokara begira  zuzendaritza taldean aldaketa batzuk egingo ditu. Bi izango dira  nabarmenenak:
Arlokako zuzendaritzak 	definitu eta arlokako arduradunak eta lan-taldeak eratzeko bidea 	hasiko du.
Talde horren ordezkari 	berria izendatuko du. Datorren urtera begira, Aiert Goenaga izango 	da.
30 urte ondarrutarra da. Enpresa eta administrazio zuzendaritzan  lizentziaduna. Pertsona eta erakundeen kudeaketan espezializatua.
Lea Artibaiko sare industrialaren azterketa egin du Azaro Fundaziorako.
Gaindegia Elkartean, Euskal Herriko behatoki sozio-ekonomikoan, proiektu koordinatzailea izan da.
Lea-Artibaiko, Mutrikuko eta Busturialdeko Hitzetako kudeatzailea izan da.
GUNEZ GUNE BALORAZIOA
HAUR LITERATURA ARETOA
Oso erantzun ona izan 	dute ekintza guztiek. Gaztetxoentzat bereziki prestatutako liburu 	eta diskoen aurkezpenak, tailer, joko eta ikuskizunen bitartez, 	bisitariak ondo hartu ditu. Asko landutako aurkezpenak egin dira.
Bataz beste 30-40 	lagun izan da ekintza guztietan. Batzuetan jendea kanpoan utzi behar 	izan da (aretoak gehienez 150 lagunentzat tokia dauka)
Helburuak beteta:
Euskal kulturak 		umeentzako dituen eskaintzak bertan erakutsi dira, ume eta helduen 		gozagarri izan dira.
Transmisioa lantzeko 		egin diren ekimenetan, gurasoak eta seme-alabaka elkarrekin 		aritzea, erantzun oso positiboa izan da.
Ekintza nabarmenenak: 		Pirritx, Porrotx eta Marimotots Bonberenea Txarangakoekin; "Esku 		jokoak" tailerra, "Erramunen soinua" aurkezpena eta 		Galiziatik etorritako "Caixiña do Mistos".
AHOTSENEA
Proposamenen 	aniztasuna izan da nabarmena. Estilo, genero eta gai askotako 	literatura eta musika proposamenak izan dira. Bai, hasiberrien 	aldetik zein urteetan sorkuntzan ibili direnengandik ere. Egunotan 	ikusi eta berretsi da e uskal sorkuntza ez dagoela krisia.
Euskal sortzaileak 	eten barik dabiz, zeresana dute, zer kantatua eta zer kontatua. Nork 	erantzun ere badagoela ikusi da Durangoko Azokan. Bisitarien %10 	Ahotseneatik pasatu dela esan daiteke.
Euskal sortzaileek 	plazak aldarrikatzen dituzte urte guztian zehar. Egunotan demostratu 	delako publikoa egon badagoela. Ahotsenea sortzaileen gunea 	hartzaileen gune ere bihurtu delako
IRUDIENEA
Plaza eta plazera:
Plaza ikus-entzunezko munduan dabiltzan euskal sortzaileei eta, 		besteak beste, euskal kultura indartuz euskararen normalizazioaren 		alde dihardutenei emandakoa.
Plazera, Durangoko Azokaren baitan euskal kulturaren sustapen lana 	egin ahal izatea.
Euskaraz 	egindako ikus-entzunezko lanak ezagutzeko lekua izaten dabil 	IRUDIENEA. Euskal Herriko herri txiki askotan ez dago eta, zine 	aretorik eta dagoenetan oso gutxitan hartzen dute kontuan euskaraz 	sorturikoa.
Sortzaile, hartzaile 	eta eragileen arteko harreman gune txiki eta goxo bihurtu da 	IRUDIENEA. Sortzaileek euren arteko harremana estutu eta ideia zein 	egitasmo berrien berri trukatzeko. Hartzaileek,  euren iritzia eman 	edo jakin mina bertatik bertara agertzeko eta sormen lanak zein 	horien sortzaileen ahotik sormen prozesuaren zenbait gorabehera 	ezagutzeko, eta azkenik eragileok batzuen eta besteen proposamenak, 	gogoa, eta balorazioa ezagutzeko.
Ehunka ume, gazte eta 	heldu pasa dira, denbora tarte labur batez izan bada ere, 	IRUDIENEAtik , 20tik gora zine zuzendari edo musikari izan dute 	zuzeneko harremana euren sormen lanen hartzaileak diren 	herritarrekin,
TOPAGUNEA eta 	GEREDIAGAko lantalde eta boluntarioek ere lehen baino hobeto 	ezagutzen dugu elkar.
SZENATOKIA
Bi ekimen berritzaile 	egin dira eta bien erantzunarekin gustura.
Irakurketa 		dramatizatua. Euskaraz ez da landu aspaldian generoa. Berreskuratu 		izana positiboa izan da. Hori hobeto landu eta bide horretatik 		zerbait berria lantzeko ideia eta iritzi-trukeak izan dira.
Maratoia. Proiektu 		pilotua izan da. Ez da sekula egin Euskal Herrian halakorik. 		Antzerkien laginak erakutsi ziren. Jendea gogoz geratu zen, 		antzezlan horiek osorik ikusteko. Jende gaztea izan zen publiko 		artean.
San Agustin Kultur 	Gunea Landakogunetik urrun xamar egon arren, jendea gustoko eta 	intereseko ekitaldiak dituenean badoa.
KABI@
Mugikorretako 	aplikazioa erabilita ipuin-kontaketa inprobisatua lehenengoz egin 	da. Akting eta Ander Lipux aktoreak batuta. Antolatzaile, egile eta 	ikusleak ekitaldi berri honi ondo erantzun diete.
Aurkezpen diferenteen 	bidez, batez ere sarean, euskaraz gauza berritzaileak egiten 	dabiltzala ikusi da.
Euskal wikipediaren 	10. urteurreneko auzolan-festak bere helburuak bete ditu. Wikipedia 	ezagutzera eman eta parte hartuko duten pertsona berriak animatzea. 	Datuak gogoratzeko:
33 izen eman
37 artikulu idatzi
100 orrialde egin
10 argazki libre
Euskarazko wikipedia 		107.000garren artikulura heldu da Durangon.
KULTURA GONBIDATUA
Galegoa entzun eta kultur adierazpen diferenteetan Galizian zer egiten dabiltzan eta zertan lanean ari diren ezagutzeko aukera izan da aurtengo edizioan. Galegoa eta euskara hizkuntzak, eta hizkuntz biotan kultur adierazpenak bizi irauteko proposamen eta iritziak entzun dira.
Euskal Herriko eta Galiziako kultur eragileek elkarrekin lan egin dute. Eta Durangoko Azokan, elkarlan berrietarako bideak ere zabaldu dira. Culturgal, Galiziako kultur industrien elkartearen babesarekin izan dira Durangon 20 bat galiziar. Esparru guztietan, literaturan, musikan, antzerkian, ikus-entzunezkoetan,... izan da elkarlana.
Erreferente izatea lortu du Durangoko Azokak. Galegoek "inbidia sano" adierazi digute. Gaur ere, Akitaniako kultur eragileen ordezkaritza bat dabil Durangoko Azoka bisitatzen. Hala adierazi du Culturgaleko zuzendari Sergio Lagok, "guretzako adibide da Durangoko Azoka, eta 4 urte baino bete ez dituen Culturgal azokari begira ere esperantzarako bide ematen digu. Proiektu baten sinesten denean egin daitekeela erakutsi du Durangoko Azokak eta herritarrak ere parte izatea lortzen da".
"Durangora ekarri duguna Culturgalek eskaintzan duenaren zati txiki bat besterik ez da izan; gure helburua kultura programatzaileei sorkuntza kulturalaren erakusle izatea da euren programazioetan gehitu dezaten eta bertarik bertara aurkeztea baino modu hoberik ez dago horretarako"
PLATERUENA
Azokako egutegi gorabeheratsuari ondo eutsi dio Plateruenak eta espektatibak nerri handi batean bete egin dira. Plateruenean egin diren diskoen aurkezpen eta kontzertuak, oro har, jendetsuak eta arrakastatsuak izan dira.
Aurreko urteetan zuzeneko ikuskizunetan izandako ikusle kopuruak behera egin duela sumatu dugu, eta 2011ko datu aipagarriena horixe izaten jarraitzen du: beherazko joera.
16. EUSKAL DENDA
Aurten 20.000 bisitari izan ditu 16. Urtez Merkatu plazan egon den Euskal Dendak. Egin diren erakustaldi eta tailerrak arrakasta izan dute antolatzaileen esanetan eta salmentak ere onak izan dira, krisiak krisi. Izan ere, urtarriletik aurrerako enkarguak ere jaso dituzte artisauetako batzuek.
Galiziatik etorritako artisauek ere lekua izan dute Euskal Dendak eta izandako erantzunarekin harrituta eta gustura geratu dira.
Xulio Amigo Culturgal, Galiziako Kultura Azokako presidentea da. Durangoko Azokan izan dugu bisitan eta ikusitakoaz eta bisitaren helburuaz galdetuta, "azoka benetan osasuntsuarekin topatu dela" adierazi digu, eta Culturgal azokaren  hastapenetan erreferentzia izan dutena beti.
Durangoko Azokara etorri zareten lehenengo aldia izan da, baina beste hainbat kultura azoka bisitatu izan dituzue. Ze inpresio jaso duzue ?
Egia esateko, Durangoko Azoka ireki zen egun berean itxi genuen gure azokaren 4. Aldia. Durangok ez digu kale egin. Bagenekien oso finkatutako azoka zena, publikoaren aldetik harrera handia izaten duena, baina bertatik bertara bizitzea benetan hunkigarria izan da, batez ere, nire kasuan, liburuen mundutik natorrela, liburuak hainbeste jende mobilizatzen duela ikustea, ikaragarria da.
Balioko dizuete, beraz, hain positibotzat jo duzuen bisita honek?
Gure azoka eredua Durangokoaren aldean apurtxo bat konplexuagoa da, hemen ez dauden hainbat sektorek ere lekua dutelako; literaturaz eta musikaz gainera, ikus-entzunezko sektoreak, arte eszenikoek eta teknologia berriek ere lekua dute Culturgal azokan. Hala ere, gure azokaren oinarrian Durangoko azoka egon da beti, baita gurearekin hasi aurretik ere. Izan ere, Culturgal gure editore xaharren ametsak errealitate bihurtu dira, nahiz eta batzuek ezin izan dute hori bizi izan. Durangoko Azoka beti izan dugu lagun.
Hortaz, nola definituko zenuke Durangoko Azoka?
Oso zaila da hori, baina asko-asko sinplifikatuta, behar den moduko disko eta liburu azoka bat da Durangokoa. Jai bat den azoka bat da, erakus-lekutik harago zabaltzen den jai-giroa duena eta jendeak badaki hona datorrenean oso ondo pasako duela.
Ezer erosteko astirik izan duzu?
Ezin izan diot gogorai eutsi eta bai, erosi dut. Liburuen mundutik nator eta horretan lan egiteko zortea daukat. Literatura eta musika erosi ditut, baina, zoritxarrez euskaraz irakurtzeko gai ez naizenez, gaztelerazko eskaintzatik aukeratu beharra izan dut. Irakurle guztiek badaukagu izaera ezaugarri bat: erosle konpultsiboak gara, batzuetan pilatu egiten bazaizkigu ere. Hala ere, liburuaren gozamena, azokako erakus-mahaian liburua aukeratzeko unetik hasten da
Abenduak 6, Euskarazko wikipediak 10 urte betetzen ditu. Durangoko Azokan, urteurrena ospatzeko auzola festa antolatu dute Gerediaga Elkarteak eta UEUk, euskarazko wikipedian aritzen diren lagun talde batekin batera.
Goizeko 10:30etik hasita euskarazko wikipedia ezagutu eta, tutore batek lagunduta, lehenengo pausuak emateko aukera izango du Azokako Kabi@ ARETORA hurreratzen denak. Ordenagailuak erabilgarri izango badira ere, norberak eramangarria ekartzea ekartzea gomendagarria da.
Okasiorako wikipedia editatzeko gidatxoa ere kaleratu da.
Info +: UEU webgunean
Irudieneak ere zabaldu ditu ateak; euskarazko ikus-entzunezko produkzioa eskaini dute hilaren 8ra bitartean, Landakogune alboan jarri duten autobusean. Topagunea euskara elkarteen federazioarekin eta Alegia Activity enpresarekin elkarlanean antolatu du Gerediagak aurten lehenengoz sortzaileen gune berria.
Euskaraz egindako 10 film labur eta 9 bideo musikal ikusteko aukera izango da irudienean eta horrekin batera, Durangoko Azokaren azkeneko egunean, abenduaren 8an, Galiziako sormen lana ikusteko aukera egongo da; izan ere, Galizia herrialde gonbidatua izanik, galiziarrez sortutako 5 film labur eta dokumental bat eskainiko dituzte, guztiak ere, euskarazko azpi-idatziekin eta beste 11 bideo-musikal.
Irudienea da Gerediagak aurten abian jarri duen 3. Gune berezia. Euskal sormenaren 3. espazio berria, kabi@ eta szenatokiarekin batera,  alegia; guztiak ere sorkuntzarentzako plaza berriak 46. Azokaren eskutik.
PROGRAMAZIOA
Euskarazko 10 film labur, 9 bideo musikal, 4 dokumental, liburu bat. 9 zine zuzendari, idazle/kazetari bat eta  5 musika talde.
Galegoz egindako 5 film labur, 11 bideo musikal eta dokumental bat.
Abenduaren 6an, asteartea.
10:30-12:00
-         OHE AZPIKO ZERA          ( David Zabala – Paul Urkijo, 2011, 10´ )
David Zabala zuzendariak aurkeztua
-         IZENA DUENA  ( Joseba Uberuaga  2011, 10´  )
-         INSTALACION ( Xose Diaz, 2010, 14´ . Galegoz,   euskaraz azpidatzia)
-         MUSIKLIP  GALEGOA. Camiños, Lamatunbá
-         EUSKAL MUSIKLIPA. Ardoa, Logela Multimedia. Taldekideek aurkeztua
12:00etatik
ZINEMA EUSKARAZ
12:00etan: MARMADUKE. 14:00etan PERCY JACKSON,
16:00etan: ICE AGE3 18:00etan A-TALDEA
Abenduaren 7an, asteazkena:
11:00etan MUSIKLIPAK
Euskarazko bideo musikalen aukeraketa baten  emanaldia:
GOSE, ZEA MAYS, YOGURINHA BOUROVA, SPARTEENS,
ESNE BELTZA,  SUTAGAR,  KOKEIN, ....
Gose,  Sparteens eta Esne Beltzaren kideen parte hartzearekin
12:00etan LABURBIRA
Iraupen laburreko zortzi ikus entzunezkoen emanaldia eta osteko solasaldia Telmo Esnal , Koldo Almandoz eta Jon Garaño zuzendariekin.
-         AMONA PUTZ  (Telmo Esnal,  2009.  9´ )
-         AHATE PASA  (Koldo Almandoz, 2009.  12´ )
-         ARTALDE   (Asier Altuna,  2010.  8´)
-         ONDAR AHOAK  (Angel Aldarondo, 2010.  4´ 30´´ )
-         HEMEN NAGO (   Maialen Sarasua,  2010. 13´  45´´
-         LANBROA  (Mikel Zatarain,   2010. 5´ )
-         ZEINEK GEHIAGO IRAUN ( Gregorio Muro,  2011.  12´ )
-         URREZKO ERAZTUNA  (  Jon Garaño,  2011.  7´ )
13:30ean "ZELULOIDEZKO BEGIRADAK" ( ELKAR, 2011) liburuaren aurkezpena.
Mikel Garcia Idiakez egilea eta Jon Garaño, Juanba Berasategi, Telmo Esnal eta Asier Altuna zuzendarien  parte hartzearekin.
Euskal zinemaren ibilbidean arrastoa utzi duten filmak mintzagai, 13 zuzendariri egindako elkarrizketekin eta gogoetekin liburua osatu du Mikel Garcia Idiakez kazetariak: "Zeluloidezko begiradak".
14:45 Aurkezpena. Eguzki Bideoak: "Bizitza osoan giltzapean"
15:45 Aurkezpena. Presoen Lagunak: " Tortura Euskal Herrian"
16:15 MUSIKLIPAK
Euskarazko bideo musikalen aukeraketa baten emanaldia:
GOSE, ZEA MAYS, YOGURINHA BOUROVA,
SUTAGAR, SPARTEENS, ESNE BELTZA,......
Sutagar eta Zea Mays-en  kideen parte hartzearekin
17:00 LABURBIRA:
Iraupen laburreko zortzi ikus entzunezkoen emanaldia eta osteko solasaldia Mikel Zatarain eta Angel Aldarondo eta Maialen Sarasua zuzendariekin.
-         AMONA PUTZ  (Telmo Esnal,  2009.  9´ )
-         AHATE PASA  (Koldo Almandoz, 2009.  12´ )
-         ARTALDE   (Asier Altuna,  2010.  8´)
-         ONDAR AHOAK  (Angel Aldarondo, 2010.  4´ 30´´ )
-         HEMEN NAGO (   Maialen Sarasua,  2010. 13´  45´´
-         LANBROA  (Mikel Zatarain,   2010. 5´ )
-         ZEINEK GEHIAGO IRAUN  (Gregorio Muro,  2011.  12´ )
-         URREZKO ERAZTUNA  (  Jon Garaño,  2011.  7´ )
18:30 " BERTSOLARI"  dokumentala.
Euskarazko  bertsio  laburtuaren aurkezpena eta emanaldia,  Asier Altuna zuzendariaren parte hartzearekin.
Abenduaren 8an, osteguna:
11:00 MUSIKLIPAK
Galegoz egindako bideo musikalen aukeraketa baten lehen emanaldia. FLUZO, UXIA, ATAQUEESCAMPE, SOM DO GALPOM, LAMATUMBA, OS RESENTIDOS, KASTOMA, ALO IRMAO, THE HOMENS, RUXERUXE, MARFUL.
12:00 " GALIZA LABURREAN"
Galegoz garaturiko iraupen laburreko zenbait  ikus entzunezkoren lehenengo emanaldia.
-         GATO ENCERRADO ( Peque Varela, 2010. 12´)
-         RADIOGRAFIA DUN AUTOR DE TEBEOS ( Marcos Nine, 2010. 20 ´)
-         INSTALACION ( Xose Diaz, 2010.  14´ 22´´ )
-         ESTEREOSCOPIA  ( Xacio Baño, 2011. 12´)
-         BIRDBOY ( Alberto Vazquez-Pedro Rivero, 2011.  12´)
13:30: "DIGNA RABIA" dokumentalaren aurkezpena Arantxa Ugarterekin eta emanaldia. Hainbat hizkuntzatako bertsio originalean, euskaraz azpidatzia.
Franco garaiko emakume galiziarren historiari buruzko dokumentala: espetxeak, heriotza, miseria, gosea, menpetasuna, kontzientzia politiko eta feminista, berdintasunaren aldeko borroka. Historia unibertsal bat.
15:00 Aurkezpena. Donostia Films: "Aktibista"
15:30 Aurkezpena. Baleuko: "Xora. Xiberoako euskara plazatik zinemara".
16:30etatik 18:00etara
EUSKARAZ EGINDAKO LEHEN DOKUMENTALAK . Gotzon Elortza egilearen parte hartzearekin.
Gotzon Elortzak Getxotarrak 60.en hamarkadaren hasieran sortu eta Euskadiko Filmategiak 2011n zaharberritutako euskarazko lehen hiru dokumentalen emanaldia. Ostean solasalditxoa egilearen parte hartzearekin.
-         Ereagatik Matxitxakora ( Gotzon Elortza, 1959.  23´),
-         Aberria ( Gotzon Elortza, 1961.   15´ )   ,
-    Elburua Gernika ( Gotzon Elortza, 1962.  26´ )
18:30 Galegoz egindako ikus-entzunezkoak
Galegoz garaturiko iraupen laburreko zenbait  ikus entzunezkoren bigarren  emanaldia.
-         GATO ENCERRADO ( Peque Varela, 2010. 12´)
-         RADIOGRAFIA DUN AUTOR DE TEBEOS ( Marcos Nine, 2010. 20 ´)
-         INSTALACION ( Xose Diaz, 2010.  14´ 22´´ )
-         ESTEREOSCOPIA  ( Xacio Baño, 2011. 12´)
-         BIRDBOY ( Alberto Vazquez-Pedro Rivero, 2011.  12´)
Haur Literatur Aretoak gaur bertan ireki ditu ateak, Elkartegian. 2 eta 14 urte bitarteko neska-mutikoentzako ludoteka, jolas-leku, tailer, zine areto, antzerki areto... Denetarik egongo da aukeran gaurtik eta ostegunera bitartean, goizeko 10:30etik 20:00ak bitartean.
Berbaro euskara elkarteak koordinatzen duen gunean liburuak irakurtzeko aukera izateaz gainera, hainbat tailer eta ekintzarekin gozatzeko aukera izango dute gazte eta haurrek. Esaterako, aurten, tailer berezi bi antolatu dituzte. Batetii, 3 eta 8 urte bitarteko gazteentzako ilustrazio tailerra egingo da eta, bestetik, 8 eta 14 urte bitarteko gaztetxoentzat, berriz, bideojoko tailerra.
Gainera, Galizia izanik Durangoko Azokara gonbidatutako herrialdea, handik etorritako ordezkariekin batera ere hainbat ekitaldi egiteko asmoa dago Haur eta Literatur Aretoan.
Gaur Durangoko Kurutziaga ikastolako ikasleek izan dute inauguratzeko aukera; Gerediaga elkarteak, Berbaro euskara elkarteak eta ekimena babesten duen Eroskik egin diete ondo etorria. Jon Irazabal Azokako zuzendariak esan duenez, beraz, "jende artean saka-sakaka ibili ostean, liburu eta bestelakoak ikusi ostean, hemen ederto baten egotea eta pasatzeko aukera izan dute gaztetxoenek".
Ander Lipusen esku joan da #FilmEsaldia aplikazio berriaren aurkezpena. Juan Junda eta Eusebio Egaña pertsonaiek lagunduta, Joseba Sarrionandiaren "Espazioko begiradak" ipuina oinarri hartuta, smartphone bidez publikoak aukeratutako esaldiak lotu behar izan ditu saioa osatzen joateko.
Izan ere, Azokako erakusketa aretoan jarritako aulki huts batera gonbidatu ditu telefono mugikorretarako sortu den aplikazioak biltzen dituen pertsonaiak: Goku, Amona, Guardia zibila, Julian Iantzi, Korta.... Hainbat dira aukeratu ditzazkezuen pertsonaiak eta gaur arratsaldean, 19:00etan, egingo den bigarren saiora guzti-guztiak gonbidatu Azokan egin eta Azoka TB bidez emango dien irakurketa dramatizatura.
Kabi@ guneari hasiera emateko ekitaldia izan da eta egunean zehar sareko eta mugikorretako aplikazio berrien aurkezpenak egingo dituzte eta bihar, Euskal Wikipediaren 10. urteurrena ospatzeko maratoia egingo da bertan. Maratoia tutorizatua izango da, hau da, ezer jakin barik edozeinek parte hartzeko aukera izan dezan.
Galegoz eta euskaraz, Galizia eta Euskal Herria izenburupean aritu dira, galiziarrez, Pako Aristi idazle euskalduna eta Dario Xohan Cabana idazle galiziarra, Xose Estevezek gidatuta.
Herri zapalduetako literatur sortzaileek zabalkunde gutxi dutela azaldu dute biek ala biek.  Ados etorri dira desberdin idatzi eta pentsatu arren, eta futbolean ere zaletasun desberdinak izan arren, heriotza mehatxupean diren hizkuntzetan idazten dutela eta barrikadaren alde berean kokatzen direla idazle euskaldunak eta galiziarrak.
Mahai-inguruaren abiapuntua Pako Aristik subentzioen inguruan jarri du. Norvegiako gobernuak hango literatura sustatzeko eta zabaltzeko darabilen laguntza sistema gogora ekarri du, “hura ere subentzionaturik dagoen literatura izanagatik, mundu zabalean duen zabalkundea goraipatuz”. Aldiz, euskal idazleek euren lanak aurkezten dituztenean berdintasunean ari diren hizkuntza bi elkarrekin bizi diren errealitate faltsu batetik abiatzen direla azaldu du Aristik. Izan ere, hizkuntza biak elkarrekin lehian ari dira arlo guztietan. Estatu zentral bat egonik biziatuta dagoen autonomia baten mugitzen gara, errekurtsoak kudeatzeko ahalmena bai, baina hizkuntza subsidiario baten ari gara, hizkuntza biak ez daude maila berean, are gehiago, ez dago inon hizkuntza hegemoniko bi dituen herririk.
Hala ere, euskal literaturaren egoera “eszelentea” dela adierazi du Aristik, baina “egoera sozio-linguistiko penagarri baten ari da”. Hala, literatura komemoratiboa egiten da alde batetik, bere ustezko erabilgarritasuna gogora ekartzen aritzen dena aldioro; eta, bestetik, literatura agonikoa lantzen da, bizirik segitzen duela demostratu behar duena.
Idazle biek, ezinbestean, erakundeen babesa ezinbestekoa aldarrikatu dute. Bere kultura defendatzen ez duen gobernu batek ez duela herriak bere alde egiterik.
Bitxikieria bi:
1/ Bi idazleak aritu dira galiziarrez euren interbentzioetan; eta amaieran, publikoari ondo ulertuta galdetuta, baietz esan du jendeak.
2/ 153 titulu daude galizieratik euskarara itzulita.
46.  azoka galizarrez hasi du Gerediaga elkarteko lehendakari Nerea Mujikak.  Izan ere, Galizia da herrialde gonbidatua Durangoko Azokan eta Irekiera  ekitaldia Anton Reixak egin du Elkartegian. "Galiza denok gara" esanez  ekin dio hitzaldira; aldez aurretik "semietnia" bat direla argi utzita  "izan eta egon nahi dugu, trabarik egin barik"; "gure historiatik  bizirik atera garelako, Nazio Batuetan Erakundean ordezkaritzarik ez  dugun arren".
Baina horrela da, ez dugulako inolako errurik Galizian  jaio izanaz, galizarra izatea kasualitate biologikoa baita; zuek Euskal  Herrian jaio izanaz errurik ez duzuen legez". Keinuz beteriko hitzaldia  egin du Reixak, irribarre dezente eragin ditu hasieratik gehiago eta  amaitzeko kontatu duen Albaniara bidean desertuan galdu ziren  galizarraren eta euskaldun biren historiarekin barre algarak eragin ditu  Elkartegian batu direnen artean.
Hantxe izan dira baita, euskal  erakundeetako ordezkariak. Durangoko alkate Aitziber Irigorasek hartu du  hitza lehenengo. Durangoko Azoka Santa Barbara egunez hasi izana ez  dela kasualitatea iritzi dio, Gerediaga elkarteak ondo aukeratutako  eguna izan dela esan du, "trumoi oineztuek gau iluna argitu ditzaten".
Bizkaiko Foru Aldundiaren izenean, Josune  Ariztondo kultura diputatuak hartu du hitza. Durangon interna egon  zeneko gaztetako urteak ekarri ditu gogora, "azoka elizpean egiten  zenekoa; orduan bai hotza!".
Blanca Urgell kultura sailburuak ere hitz  egin du Eusko Jaurlaritzaren izenean. Zinema euskaraz ekimena aipatu  du, azoka egunetan zehar Jaurlaritzaren ekimenez, hainbat filma euskaraz  ikusteko aukera egongo baita. Hizkuntza Politikarako sailburuordetzatik  ere euskal kulturaren eta euskararen arnasgune diren guztiei elkarlana  eskaini die Urgellek, Durangoko Azokaren irekiera ekitaldian.
Galizarrak protagonista
Dagoeneko  jakina denez Galiziako kultur sortzaileak gonbidatu ditu Gerediaga  elkarteak Azokara. Haien izenean, Juan Carlos Fernandez Faserok hartu du  hitza Irekiera ekitaldian. Bera AGADIC elkarteko ordezkaria da,  Galiziako kulturn industriaren elkartea dena. Laugarrenez egin dute  aurten galizar kulturaren azoka eta azaldu duenez, apostalatua,  formazioa eta nazioartekotzea dituzte helburu, Galiziako kultura  eskaintzak merezi duen pisua izan dezan "migrazio mugimendu berri baten  atarian egon gaitezkeelako, kultur sortzaileen alde egitea". Horri aurre  egiteko kultura enpresen arteko elkarlana sustatzen eta sendotzen ari  dira azkeneko urteetan eta Durangoko Azoka ezagutzera etorri dira  aurten, "saltzeko ezagutu egin behar izaten delako".
46 Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak dena dauka prest bihar goizeko 10:30ean ateak zabaltzeko. Atzo eta gaur, azokan parte hartuko dutenek azken ikutuetan harrapatu ditugu.
Guztira 138 argitaletxe, diskoetxe, elkarte eta erakunde izango dira parte hartzen. 279 standetan 434 nobedade jarriko dituzte erakusgai eta salgai eta 200 ekitalditik gora antolatu dira Durangokora datorren bisitariak liburuak eta diskoak erosteaz aparte, Durangon egun pasa ederra egiteko aukera izan dezan.
Webgune honetan eta Durangoko Azokaren sare sozialetan, egunean egunekoak jarraitzeko aukera izango duzue.
Azokarako argitaratutako nobedadeak
Azokako planoa
Azokako eskuprograma
Culturgal – Azoka prestatuko egitaraua
Telefono mugikorretarako Kulturize Azoka Edition aplikazioa
Sare sozialak: facebook, twitter, Youtube, Flickr
Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, ostegunean, abenduaren 1ean, Gerediaga Elkarteak Lauaxeta Saria jasoko du. Euskara zabaldu, sustatu eta normalizatzeko egindako ahaleginagatik nabarmentzearren jasoko du ohorezko sari sinbolikoa.
Gerediaga Elkarteak hainbat arlotan egindakoa nabarmendu dute Bizkaiko  Foru Aldunditik: " Durangaldeko ondare historiko, artistiko eta  dokumentala berreskuratzea; folklore-adierazpenak mantentzea;  eskualdearen iragana ikertzea; eta ikerketa-lan berriak sustatzea,  Durangaldea ezagutaraziz eta tokiko erakundeei aholkularitza eskainiz.
Durangoko Azoka eta Culturgalen eskimenez, asteburu honetan egingo den Getxoko Komiki Azokan Galiziako komikigintzaren egoera aztertuko da. Horretarako David Rubin eta Miguelanxo Prado izango dira mahainguru baten, bihar, azaroaren 26an, eguerdiko 13:00etan. Moderatzaile, berriz, Angel de la Calle izango da.
Hemen Getxoko Komiki Azoka: www.salondelcomicdegetxo.net
David Rubinen bloga:  detripas
Atzo Durangon aurkeztu eta gero, gaur Baionan izan dira Gerediaga Elkartekoak 46. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka aurkezten. Antolakuntzan nobedade nabarmenak dakartza aurtengo Azokak: gune berriak eta 200 ekitaldi baino gehiago euren artean.
Bost gune berezi izango ditu Azokak: orain arte antolatu izan diren Haur Literatura eta Ahotsenea. Eta hiru gune berri: Irudienea (ikus-entzunezkoentzat), Szenatokia (Antzerkigintza) eta Kabi@ (Sareko ekimenak). Elkarte eta erakunde askok lagundu dute bost gune hauetako egitaraua prestatzen eta kudeatzen: Ahotsenea, Berbaro, Topagunea, EHAZE, UEU, EIE, Euskal Wikipedia eta San Agustin Kultur Gunea.
Bestetik, galegoa kultur gonbidatua izanik, Culturgal eta Gerediaga Elkarteek elkarlanean Galizia eta Euskal Herriko kultur eragileak uztartzen dituen egitaraua prestatu dute. Azokaren inaugurazio ekitaldian parte hartuko duen Anton Reixa abeslariak emango dio hasiera.
Abenduaren 4ean, bestetik, Iñaki Beobidek jasoko du 2011 Durangoko Argizaiola Saria. 1967An Herri Gogoa diskoetxea sortu zuen eta 1981. urtera arte, itxi zen arte, arduraduna izan zen.
Durangoko Azokaren gora-beherak telefono mugikorrean ere eskuratu daitezke aurten, KULTURIZE Azoka Edition Android eta Iphonetarako aplikazioari esker
Iparraldetik 8 argitaletxe
Aurten ere, Euskal Kultur Erakundearen eskutik Iparraldeko 8 argitaletxe eta diskoetxek parate hartuko dute Durangon. 23 liburu, 7 disko eta DVD eta 10 ekitaldi-aurkezpen izango dituzte Azokan. Baionan, ohitura bihurtu den komunikabideen aurreko agerraldian izan dira gaur Durangora etorriko diren argitaletxeetako ordezkariak Gerediaga Elkarteko kideekin batera.
Gerediga Elkarteak Astola aldizkariaren 5. zenbakia argitaratu du eta Durangoko Azokan izango duen gune berezian eskuratu ahal izango da.
Aurten bost urte bete ditu Astola aldizkariak. 2007. urtean, urtekari formatuarekin, Durangaldeari buruzko ikerketak eta azterlanak argitaratu eta sustatzeko helburuarekin sortu zen eta argitaratutako azken ale honek helburu berdinarekin, 175 orritan 10 ikerketa plazaratzen ditu.
Durangaldeko historia ertz askotatik ezagutzeko modua ematen du aldizkariak. Goi paleolitikoko garaietatik hasi eta 2027. urteko Durangaldea zelakoa izan daiteken irudikatzen duen bitartean, Arria erreka, Durangoko emakumeen kartzela, tranbideak, Elorrioko petrolioa eta bolbora usaina, Atxondoko udalerria, zuzenbide zibila eta zalantzan dagoen ondare arkitektonikoa ezagutzeko bidea uzten du 5. zenbaki honek.
Aurreko urteetako salneurria mantenduko da. Bost eurotan, Durangaldeko liburudenda nagusietan salgai izango da eta Gerediaga Elkarteak Durangoko Azokan izango duen gune berezian.
46. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako egitarauan aurkezpenak egiteko deialdia zabaldu du Gerediaga Elkarteak.
Aurkezpen aretoak izango duen ordutegia 10:30etatik 19:30etara izango da eta aurkezpenak gehienez 20 minututakoak izango dira. Aretoan 50 ikuslerentzako lekua egokituko da eta ordenagailua, pantaila eta mahaia izango dira oinarrizko azpiegitura. Hortik kanpo behar den guztia eskatzailearen esku izango da.
Urriaren 27ra arte zabalik dago eskariak egiteko epea. Interesa duzuenok fitxa bete eta gerediaga@durangokoazoka.com helbidera bideratu. Lekuaren erreserbak eskariaren zerrendaren arabera egingo dira, baina Gerediaga Elkartearen onarpen mezua jaso arte ez dago lekua ziurtatuta.
"Durangaldea bizi" lehiaketaren bigarren edizioa antolatu du Gerediaga Elkarteak. Aurtengo edizioaren gaia ondare gaztea izango da eta helburua 13-17 urte arteko gaztetxoek durangaldeko bizimodua zelan irudikatzen duten erakustea izango da. Irabazlea Durangoko Azokan ezagutzera emango da.
Lanaren luzaeera gehienez 3 minututakoa eta ikus-entzunezkoa egiteko teknika librea izango da; argazki muntaia, animaziozko marrazkiak, bideo grabazioa...besteak beste. Lanak azaroaren 11rako aurkeztu beharko dira Gerediaga Elkartearen egoitzan edota Gerediagak Youtuben daukan kanalera igota.
Irabazlearen berri abenduaren 8an, osteguna, Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren aretoan egingo da, arratsaldeko 18:00etan. Irabazleak (taldeko partaide guztiek) bi abentura ekintza izango ditu aukeran Eroski Bidaiak-ek emanda.
Iazko lan irabazlearen egileak Maristak ikastetxeko Deiene Usategi Mangas, Iratxe Landa Urgoiti, Claudia Legido Luque eta Leire Blanco Cayetano izan ziren.
Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarriak www.gerediaga.com webgunean.
Cristobal Aguiló Dominguez murtziarra da aurten Azoka iragarriko duen kartelaren egilea . Diseinatzaile grafikoa da ikasketaz eta lanbidez. Gaur egun Murtziako publizitate agentzia bateko lanak, freelance lanekin uztartzen ditu. 2011n Durangoko Azokaz harago, lau kartel lehiaketa irabazi ditu.
Kartel lehiaketa asko irabazi dituzu aurten. "Aditutzat" hartu ahal zaitugu?
Egia da, bai, batzuk irabazi ditudala: Soriako jaiak, Badajozeko Azoka, Cartagenako ihauteriak eta besteren bat. Diseinu grafikoan eta komunikazioan uste dut naizela profesionala, ez horrenbeste "aditua". Lanbide honetan interesgarriena komunikatzeko modu berriak bilatzeko aukera ematen dizula da. Egunero bide alternatiboak aurkitzen saiatzen zara eta kartel lehiaketan mundua interesgarria da.
Kartela beti asko gustatu izan zaidan formatua da. Nire lehenengo lan profesionala, kartel bat izan zen. Uste dut, azken aldian, kartelgintza gorantza doala. Diseinatzaile asko kanpainetako elementu funtsezko modura erreibindikatzen dute.
Zerk animatuta parte hartu zenuen Durangoko Azokako kartel lehiaketan?
Era horretako kartel lehiaketak iragartzen dituen webgune bateko harpideduna naiz eta han aurkitu nuen informazioa. Baina, batez ere aurreko urteetako kartelen kalitatea zelangoa zen ikustean animatu nintzen. Beti sinistu izan dut konpetentzia sanoan, epaimahaia eta publikoa konbentzituko duen lana original bat egitera behartzen zaitu. Gainera, ez duzuz zuzeneko bezeroaren presioarekin lan egiten. Askatasun osoa duzu esstiloa eta teknika erabakitzeko eta hori oso atsagina da.
Arlo asko ukitzen ditut nire lanean eta disziplina diferenteak esperimentatzea gustatzen zai. Nire kartelak ikusten badituzu, harritu egin zaitezke; oso teknika diferenteak erabiltzen ditut: diseinu grafikoa %100ean edota plastilinarekin moldeatutako irudiak.
Durangoko Azoka ezagutzen duzu? Eta euskal literatura eta musika?
Sentitzen dut esatea, baina ia ezer ez. Hizkuntza ez jakitea ere izan daiteke traba handienetako bat.
Zein izan zan kartelaren garapen artistikoa?
Kartel harrigarri bat egin nahi nuen, irudi xume baina indartsu batekin. Begi kolpe bakarrean Azokaren elementu nagusiak erakutsiko lituzkeen kartela.
Zirriborro batzuk egin nituen eta helmuga pertsonal modura ipini lortu nahi nuena; eurak bakarrik, badira geometrikoki elementu perfektuak eta aukera asko ematen dituzte. Nahastea ez zen lan erreza izan. Ez zitzaizkidan emaitzak gustatzen. Baina biniloak erakusten duen indar grafikoa, euskarri nagusi modura erabiltzeak konbentzitu egin ninduen.  Berak, objektuak, baditu grafikoki oso indartsuak diren kontraste eta tonalidadeak.
Diskoarekin jolasten hasi nintzenean konturatu nintzen, kartelak izan behar zuen informazio guztia eusteko gai zela. Konposizio grafiko berezia eginez, bananduezina zen irudia egitea lortu nuen. Ipini beharreko testua, diskoaren izenburua bailitzan ere ondo egokitzen zen. Eta irakurketa elementua non ipini? Interneten bila, konturatu nintzen apaingarri asko biniloak erabilita egin izan direla. Eta ideia horri ebatu nion.
Kostatakoa izan zen?
Lan guztiek dute aurrez ikerketa eta informazio bilketa lana: aurretik egin diren diseinuak ikusi, ekitaldiaren gaineko informazioa jaso... gero bidea bistaratzen hasten zara eta ideiak datozkizu.
Pozik lortuta emaitzarekin?
Nik uste dut emaitza irudi xumea dela, baina indartsua era berean. Hortik aparte, ikuslearekiko keinua ere izan behar du eta keinu hori ulertzen denean lehenengoan, erabat asmatu duzunaren seinale.  Diskoez eta liburuez hitzegiten duen irudia da, musikaz eta literaturaz, joko grafiko iradokitzailea da. Eta gero, argi dago gehiago irakurri behar dela Azoka bat dela jakiteko. Baina irudia oso zehatza da.
Zer da zuretza ohiartzun handia daukan Azoka bateko kartel egilea izatea?
Ezer baino lehen harrotasuna. Euskal Herriko beste lehiaketa batzuetan parte hartu dut, baina ez dut zorterik izan orain arte. Lehiaketa hau irabazteak bultzadatxo bat izatea espero du.  Euskadin kartel lehiaketa akso egiten dira eta beti da pozgarria norbere lana  gustoko izatea. Profesionalki ere auspoa izaten da.
Kultura gonbidatua galegoa izango da edizio honetan. Culturgal Elkartearekin elkarlanean sortzaile euskaldunek eta galegoek elkarrekin parte hartuko duten ekimenak sustatuko dira Azokarako eta egitaraua osotuko da. Horretarako Xunta Galiziak sustatutako Agadic kultur industria galegoen agentziaren laguntza izan da.
Culturgal Elkarteak, Galiziako kultur industriari eskainitako Azoka antolatzen du urtero. Aurten abenduaren 2tik 4ra egingo dute Pontevedran. Informazio gehiago: www.culturgal.com webgunean.
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak  irailaren 1etik izena emateko epea zabalik du. Ahotseneak, gaur, irailak 19, zabaldu du sortzaileen gunean izena emateko epea.
Ahotseneak, Azokako sortzaileen guneak, hirugarren urtez bere ateak zabalduko ditu.  Parte hartu nahi duten guztiek Ahotsenearen blogean sartu eta horretarako prestatu den fitxa bete beharko dute. Gogoratu bi baldintza nagusi bete behar direla; euskarazkoa izatea eta 2011. urtean plazaratutakoa izatea.
Lekuaren erreserbak eskariaren zerrendaren arabera banatuko dira.
Aurten ere, aurkezpen, solasaldi, mahai-inguru, bideo-emanaldi, irakurtaldi eta kantaldiak eskeiniko dira. Bakoitzak gehienez 30 minutuko tartea izango du eta soilik 2011ean plazaratutako euskarazko liburu eta diskak aurkeztuko dituzte bertan.
Ahotsenea euskarazko sortzaileen gunea da eta egitasmo honekin bat egiten duten euskarazko idazle eta musikari guztiei bertan egon daitezen deia luzatzen diegu Gerediaga Elkartetik.
Informazio gehiago:
www.ahotsenea.net
info@ahotsenea.net
45. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka abenduaren 4tik 8ra izango da.
Abenduaren 4tik 8ra egingo den 46. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarako izena emateko epea zabaldu da. Aurreko urteetan parte hartu duten argitaletxe, diskoetxe, elkarte eta erakundeek aurtengo edizioan parte hartzeko eskaria egin dezakete. Lehenengoz parte hartu nahi dutenek ere, partehartze erregistroa egin dezakete. Irailaren 30era arte egongo da horretarako denbora.
Gerediaga Elkartea uda aurretik dabil lanean abenduko lehen egunetan, Durango berriro euskal kulturgintzaren topagune izan dadin. Urriaren lehen egunetan, aurtengo edizioa iragarriko duen kartelaren aurkezpena egingo du.