Oleaktiff disko jartzaileak jarri dio musika Azokaren hasierari

Oleaktiff disko jartzaile galdaoaztarra izan da Euskal Liburu eta Disko Azokaren 42. aldiari musika jarri diona. Ikasleak izan dira goizean goizetik bisitan Landakogunean eta ateak irekitzeko orduan, giroa alaitze aldera, Oleaktiff aritu da bere musika jartzeko zaletasunaren laguntzaz Durangoko 42. Azoka girotu duena. Berarekin izan gara hizketan, pintxatzen duen musikaz eta bere zaletasunaz.

Oleaktiff disko jartzaileak jarri dio musika Azokaren hasierari

Noiz hasi zinen DJ munduan?

Orain dela 3 urte hasi nintzen, 2004an. Gustuko nuen mundu hau eta ikastaro bat egin nuen. Gero materiala erosi nuen. Hasieran gauza gutxierikin hasi nintzen, baina gutxinaka gehitzen joan naiz. Gero eta disko gehiago izatera heldu naiz eta esperientzia kontuak ere garrantzia handia dauka.

Zer motatako musika nahasten duzu?

Denetik. Hainbat musika estilo nahastea gustatzen zait. Zer aukeratu eta non aukeratu jakin behar da lehenengo nahasketak egiteko. Hori bai, nire jatorria kontutan izanik euskal musika pintxatzea gustatzen zait. Nire nahasketek hiru atal dituzte, grabea edo baxua, erritmo apurtuak eta sustraiak (nondik natorren gogoratuz); hirurak nahasten ditut.

Adin guztietara zuzentzen zara?

Bai. Ez dut adin berezi batentzako musika pintxatzen. Nire musika adin ezberdinetako jendeari heltzea da nire nahia.

Gaur ume eta gaztetxoentzako musika eskainiko duzu, badu berezitasunik zuk eskaintzen dituzun beste emanaldiekin?

Gaurkoa berezia izan da, parte-hartzailea izan delako. Baina gauetan pintxatzen dudan musika pintxatu dut. Euskal Liburu eta Disko Azokan gaudela aprobetxatuz euskal musika gehiago nahastu dut.

Euskal musika ere pintxatzen duzu, zaila da?

Nire sustraiekin lan egitea gustatzen zait. Zaila ez da, beste estilo batzuen antzera. Hala ere, betidanik eman izan diot lehentasuna euskal musikari.

Jartzen dituzun abestiak aukeratzerakoan zer hartzen duzu kontuan? Zure gustuak ala beste batzuenak ere bai?

Nire musikara gehien hurbiltzen direnak Fermin Muguruza, Negu Gorriak? dira. Horregatik, euren musika askotan nahasten dut. Nire gustuak hartzen ditut kontuan, baina beste pertsonengan pentsatuz. Munduko musikak pintxatzea ere gustuko dut.