Igotz Ziarreta: Olentzerok opariak Durangoko Azokan aukeratuko ditu, euskaldun guztiak euskaraz janzteko

Igotz Ziarreta meņakarra da eta Azokako urteroko bisitaria ere bai. Informatikaria ikasketaz, diseinatzaile grafikoa eta argazkilaria lanbidez. Gerediaga Elkarteak antolatu duen lehen kartel lehiaketara aurkeztu duen lan hau, Bartzelonan sortu berri duen deabruk estudioaren lehen lana ere izan da.

Igotz Ziarreta: Olentzerok opariak Durangoko Azokan aukeratuko ditu, euskaldun guztiak euskaraz janzteko

Lehiaketara aurkezteko erabakia gonbite bati erantzunez hartu zenuen.

Horren eskerrak, Euskalkultura.com - ekoei eman behar dizkiet. Euskalkultura.com euskaldunok diasporan egiten ditugun ekintzen berri ematen duen webgunea da. Bartzelonako Euskal Etxerako egindako kartelak gustuko zituzten eta oinarriak bidali zizkidaten parte hartzera gonbidatuz. Sortzen ari naizen deabruk.com estudioaren lehen lana bihurtu da. Azken momentuan ideia berri bat sortu zitzaidan, Olentzerorena, eta prisaka Josep argazki kameraren aurrean jarri [ez zen lan erraza izan ] , diseinatu, formatu fisikoan jarri, eta azken egunean bidali nuen.

Olentzero biluzik ipini duzu. Zergatik??

Mezu ezberdinak zabaldu nahi nituzke. Ideia galdera baten erantzunetik sortzen da: zertan ari da Olentzero Durangoko azoka den momentuan? Dudarik gabe, Olentzero oraindik prestatu gabe dago, Euskal Herriko ume eta ez hain umeentzat opariak aukeratzen, eta opari horiek Durangoko azokan aukeratuko ditu, euskaldun guztiak euskaraz janzteko.

Bartzelonako olentzero da gainera.

Halan da bai, Josep Bartzelonako Euskal Etxean Olentzero izan da inoiz. Eskerrak askori emateko moduan nago. Josepi, argazkian atera delako eta beraren laguntza Bartzelonan ezinbestekoa izan delako. Bartzelonako Euskal Etxeari egunero Bartzelonan Euskal herria sortzen ari garelako. Uste dut momentu aproposa dela Bartzelonara etorri nintzenetik lagundu nauten guztiez gogoratzeko. Guztion lanaren saria da. Horregatik, Catalunyari ere eskerrak ematen dizkiot kartelean, konturatu zarete?

Bartzelonan bizi zara egun, baina Azokara urtero etortzeko ohitura daukazu??

Bai noski! Aspaldiko lagunekin egoteko eta elkartzeko aukera izaten dugu bai azokan, eta baita Durangoko tabernetatik zehar poteoan ere. Hori bai, orain mediterraneora ohituta, hotz handiagoa sentitzen dut joaten naizen bakoitzean. Euskal Herrian sortzen diren proiektuak ikusteko, gozatzeko eta beraietaz ikasteko leku paregabea da.

Pentsatu duzu saria zertan erabili?

Fakturak ordaindu, kar kar kar... deabruk.com estudiorako laguntza izango da saria.

Zerbait gehiago esan nahi zenuke?

Lehenengo eta behin, Gerediaga Elkarteari eskerrak eman. Bestetik Logela.org-en lan ikusgarria [zuen proiektuak nola egiten dituzuen ikustera gonbidatu behar nauzue :P ] eta Lluis Llach-en "La revolta permanent" filma gomendatu nahi nituzke. Eta azkenik, hau irakurtzen dabiltzanak, nere webguneetara bisita egitera gonbidatu nahi nituzke: www.igotz.com webgune pertsonalera, eta deabruk.com estudioaren webgunera. Moltes grācies per tot, salut i llibertat.