DMTE Durangaldeko Musika Taldeak elkar ezagutzeko asmoz sortu zen

Nondik sortu zen Durangaldeko Musika Taldeen Elkartearen ideia?
Bi lagun elkartu ginen, eta durangaldeko musika taldeen arteko elkar ezagutzea bultzatu nahi genuen. Izenez ezagutzen genituen baina taldeen arteko komunikaziorik ez zegoen. Elkartea sortzea ez zen lehenengo ideia bezala suertatu. Behar bat ikusten genuen eta horregatik taldeekin lehenengo kontaktuak egiten hasi ginen. Ondoren elkarte bat sortzearen beharra ikusi eta Durangaldeko Musika Taldeen Elkartea sortu genuen.
Noiz sortu zen DMTE?
Ideia 2006. urteko udan hasi zen. Lehenengo ekintza nagusia 2007ko martxoan etorri zen, Lehenengo Greatest Hits Gaua. Antzokian ospatu zen eta jai handia izan zen. Bertan talde askok hartu zuen parte eta jendearen erantzuna ere izugarria izan zen, antzokia jendez lepo zegoen eta horrek aurrera egiteko indarrak piztu zizkigun.
Hasierako helburuak eta egun dituzuenak bat datoz?
Hasieran taldeen elkargune bat bilatzen genuen. Orain, taldeak ezagutzera ematea nahi da. Bestalde, taldeak asesoratzea ere nahi da. Maketak nola atera, permisoen kontua, non grabatu dezaketen... Argi daukagun kontu bat asanblada bidez funtzionatzen dugula da. Gure izaera asanblada bidezkoa da.
Hasieratik orain arte zer ekintza antolatu dituzue?
Elkarlanean Lehenengo Greatests Hits Gaua ospatu zen, ondoren Abadiñoko gaztetxeak eskatuta Rock Maratoia egin zen eta 20 taldek parte hartu zuten. Abadiñokoen eskaera heldu zitzaigunean taldeen artean komentatu genuen eta ideia gustukoa zen. Aurrera egitea erabaki genuen. Gerediaga Elkarteak ere gonbite bat egin zigun, Euskal Greatest Hits Gaua elkarlanean antolatzeko asmoz. Taldeen artean zabaldu ondoren aurrera eramatea lortu da.
Bestalde, bilduma bat kaleratzea lortu dugu. Bertan 34 taldek hartzen dute parte. Azokan DMT stand-ean dago saigai.
Euskal Greatests Hits Gauan, musika taldeen bertsioak euskaraz egin behar dira, zaila iruditu zaizue?
Zaila ez, polita. Esan beharra dago, talderen batzuk parte hartu ezinik gelditu direla partaide guztiak ezin dutelako jo. Hala ere, 9 taldek joko dute. Hasiera batean, euskal taldeen bertsioak joko genituela uste genuen, baina ondoren euskaraz izan behar zirela esan ziguten. Horregatik, euskaratu behar izan ditugu abestiak, lan polita izan da.
Zenbat talde daude DMTEn?
Ez daukagu datu zehatzik, baina 34 baino gehiago. Bilduman dauden taldeek zerbait grabatuta dutelako izan da, baina talde batzuek oraindik ez dute grabatzeko aukerarik izan. Musika talde guztiei irekita gauden Elkarte bat gara.
