Kaixo, arrats on, eskerrik asko etortzeagatik, eta bukaeraraino aguantatzen baduzue mila esker.

Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkiot A-8 autobideari gaurkoan behintzat ni hona garaiz heltzea posible egin duelako. Eskerrik asko, A-8.

Eskerrak ere, nola ez, Gerediaga elkarteari, Durangoko Azokako antolatzaileei eta Jon Irazabali, hemen egoteko eskeini didaten aukeragatik. Euskal liburu eta disko azokaren sarrera ekitaldian parte hartzea ustekabeko ohorea da sekula liburu edo disko bat ere saldu ez duen batentzat.

Hala ere aurten azoka eta biok badugu zerbait amankomunean, umorea. Umoreaz hitzegiteko eskatu didate eta, sinetsidazue, ez da gauza erraza. Enrique Jardiel Poncela idazleak zera zion: Definir el humor es como pretender pinchar una mariposa con el palo de un telégrafo. Eta gai dibertigarria badirudi ere, jakin ezazue umorea gauza serioa dela, eta umorearen alde serio horretaz hitzegin nahi dizuet hurrengo minutuetan.... Beno, tarteka saiatuko naiz zerbait barregarria esaten, tira!

Aurtengo Durangoko azoka eta nere arteko lotura umorea dela esan dut lehen, umorea eta euskaldunak izatea, noski. Euskal umoreaz ari garela esango genuke beraz? Hitzaldi hau prestatzen ari nintzela burura etorri zitzaidan zenbat elkarrizketetan galdetu ote didaten euskal umoreari buruz, batez ere Euskal Herritik kanpoko kazetariek, eta kuriositatez Google-en frogatxo bat egin nuen :?humor vasco? eta ?vaya semanita? perpausak dituzten web orrialdeak bilatzeko eskatu nion: 3730 emaitza inguru eman zizkidan.

Ba nik ez dut ?euskal umorea? genero bezala onartzen. Hau da, ?Vaya Semanita? euskal umore generokoa bada, zer gertatzen da ?Wazemank?, ?Noaoa?, ?Martin? bezalako telebista saioekin, ? Aupa Etxebeste? edo ?Eutsi? bezalako filmeekin, edo Euskal Herrian zehar egiten diren hamaika antzezlan komikoekin? Horiek ez dira ?euskal umorea?? Zeren umore mota desberdinetakoak dira bain denak Euskal Herrian eginak. Eta hori da, hain zuzen ere, ?Euskal umorea?rentzat aurkitzen dudan definizio bakarra: Euskal Herrian egiten den umore guztia, bere umore mota kontutan izan gabe. Umorea unibertsala da? Los Morancos ez dira umore andaluziarra egiten duen bikote bat.

?Vaya Semanita?z hitzegiten Euskal Herritik kanpo baten batek esan duen beste zerbait: ?Los vascos aprenden a reirse de si mismos?. Ziurrenik intentzio txarrik gabe idatzitako zerbait da, programaren kritika on bat egiteko asmoz. Baina idatzia dagoen moduan badirudi esaten duenak aspaldi egiten duela jendeak bere buruaz barre eta gu atzetik goazela. Topikoen eraginez sortutako iritzi okerra da, begira bestela nola joan zaien Estatuko telebista kateetan ?Vaya Semanita?ren antzeko saioak martxan jartzen saiatu direnean. Zergatik ez du funtzionatzen umore horrek estatu mailan? Gaizki programatua dagoelako? Graziari kez duelako? Edo jendeak umore hori ulertzen edo/eta onartzen ez duelako?

David Allen irlandarrak badu guzti hau oso ongi azaltzen duen sketch bat. Londoneko antzoki batean dago eta dio ?Beno,irlandarrei buruzko txisteak kontatuko ditut. Arazoak sortarazten dizkidate bana batek ezin badu bere buruaz barre egin, zer gelditzen zaigu?? Ikuslegoak txaloka erantzuten dio. ?Bi irlandar Dublinetik atera eta Londonera doaz lanera. Dublineko koefiziente intelektual orokorra erdira jeisten da?. Txalo zaparrada. ?Batek bere buruaz barre egiteko gai izan behar du, ezta??. Txaloak. ?Londonera heltzen dira. Londoneko koefiziente intelektuala bikoiztu egiten da?. Askoz ere txalo gutxiago. ?Ados ginela uste nuen, zuen buruaz barre egin ahal zenutela?. Norberak bere buruaz barre egitea ondo dago, sanoa da, eta nere ustez umorearen zentzu bete betea izatearen seinale argia. Baina batzutan dakigula uste arren ez da hala.

Esango nuke gaur egun arte umoreari, energia berriztagarriei bezalaxe, ez zaiola behar bezalako arreta jarri. Errealitatetik ihes egiteko tresna bat besterik ez dela iruditzen zaigu. Ardura haundiko pertsonek, politikariek esate baterako, umoreaz ihes egiten dute edo beraien gizatasuna erakusteko bakarrik erabili. Carles Francino kazetariak elkarrizketa batean kontatu zidan minutu batzuk lehenago politikari batzuk izan zituela bere irratsaioan eta, mikrofono aurrean elkarri oihuka eta akusazio gogorra egin zioten arren, gero, kafe makinaren aurrean, alai eta barrezka ari zirela solasean. Eta hori zergatik? Ze antzerki mota da hori? Elkarrekin barre egitea oso ondo dago baina, zergatik jendearen aurrean? Zein beldur diote politiko hauek beraien alde umoretsua ateratzeari? Hombre, hori bai, beraien alderdi hori landu beharko lukete zeren ordurarte, batzutan barregarriagoak izaten dira serio hitzegiten dutenean. Nork ez du gogoratzen ?estamos trabajando en ello?...

Nere ustez agintari askok beldurra dio umoreari, autoridadea kenduko dietenaren beldurra dutelako eta umoreak desmitifikatu eta finkatutakoa zalantzan jartzen duelako.

Umorea makina bat gauzetarako tresna oso baliagarria da; Errealitatetik ihes egiteko: Batek bere arazoak gainditu ezin dituenean momentu batez ahazteko. Baina beste alde, arazoak gainditzeko ere balio digu, orokorrean batek arazo pertsonalen bat duenean eta hartaz barre egiteko kapaza denean, arazoa gainditzeko bidean dagoenaren seinale. Tamalez Euskal Herriaren kasuan umorea konponbidea baino dexente lehenago heldu dela dirudi, baina tira.

Umorea gainera oso osasungarria da eta, bide batez ikerketa bitxi batzuk egiteko ere oso baliagarria omen da. Adibide pare bat, eta ez da txantxa , sinetsidazue. Marylandeko unibertsitateko ikerketa batek erakutsi du barre egiteak kaloriak erretzen dituela, 100 bider barre eginez bizikletan 15 minutuz ibiltzean erretzen diren bezain beste kaloria erretzen direla. Eta beste bat: Hardvardko Unibertsitateko J. J. Raley doktoreak dio ikerketek erakutsi dutela 30 bider errazagoa dela giro sozial batean barre egitea bakarrik egonda baino.

Umoreak salaketarako ere gaitasun haundia du. Umorez egindako salaketa sozial edo politikoak beste modu batean eginikoak baino eragin haundiagoa duela esango nuke. Esate baterako nori ez zaio gustatzen Caiga quien Caiga saioak salaketak egiteko erabiltzen duen umorea? Edo Noaoa saioa hasi zenetik nori ez zaio xolomo bokaillua jateko gogoa sartu?

Eta hain zuzen ere, salaketarako gaitasun haundia duelako eta finkatua dagoena zalantzan jartzera ausartzen delako, batzutan zigortua izaten da. Hori da gaur egungo umorearen etsaietako bat. Adierazpen askatasunaren murrizketak. Honen adibide pare bat oso gertu dauzkagu: El Jueves, Deia eta Garako langile batzuen aurka irekitako auziak erregearen familiaren inguruko umorea egiteagatik. Don Juan Carlos konturatu beharko litzateke berak ?por qué no te callas? esaten duen bakoitzean justu kontrako efektua lortzen duela, asko hitzegiten da berataz, onerako eta txarrerako, eta bakoitza ixiltzen duenaren jabe dela eta esan eta egiten duenaren esklabu.

Amaitzeko, animatu egin nahi zaituztet: egizue denok barre maizago kontxo! Momenturik aluenetan ere,barre. Etxerako bidean autobide maravilloso hori hartu behar baduzue, bide-saria ordaintzerakoan ere barre egin. Eta bihar gaueko hamarrak inguruan barre egin nahi baduzue, badakizue telebistan zer dagoen: Gran Hermano! Mila esker guztioi!