Elkarrizketak
Susmoa dut ez ote gauden beti iragan minez edo etorkizunak zer ekarriko galdezka, gaur gertatzen dena bizi, gozatu eta hobetu beharrean
Lekunberrin orain hamabost urte sortutako taldeak azken diskoa kaleratu zuen irailean. Berri Txarraken azken lana da Payola. Gorka Urbizuk erakutsi dizkigu euskal rockaren erreferente den taldearen zirrikituak. Zirrikitu zaharrak eta berriak.
Guztia irakurri...
Euskaldun gisa sufritu egiten dugu eta horrek sortzera garoatza, ezinbestean
Gotzon Barandiaran Larrabetzun jaio zen 1974an. Euskarak nabarmen astindu du bere bizi-ibilbidea. Irakasle gisa eta kultur sorkuntzaz nahiz hitzen jolasez bete ditu azken lanak. Iaz abiaturiko AHOTSENEA proiektua gorpuzturik datorkigu azokara.
Guztia irakurri...
Digitalizazioa eta internet, jakintza eta komunikazioaren aliatu dira, eta hala ulertu behar dugu
Jorge Gimenezek badaramatza urte batzuk Euskal Editoreen Elkarteko presidente lanetan. Elkartea sortu zenetik 25 urte joan dira honezkero. Ibilian-ibilian urrats asko eman dituzte euskal kulturaren sustapenean; elkarlana eta zabalkundea bidaide.
Guztia irakurri...
Galtzeko ez dugu ezer eta irabazteko aldiz asko
Txapelketa Nagusian bete betean murgildu da Miren Amuriza. Errusiar mendiko puntara iristear dago, ezustean. Laudion eta Gasteizen aurreneko lerroan jarri ondoren, atsedenik gabe dabil. Baina burua argi eta oinak lurrean.
Guztia irakurri...
Ahalegin berezia egin dugu modernizazioan, forma eta leiho berriak ikertzen
Nerea Mujikak ondo baino hobeto ezagutzen ditu Gerediaga Elkarteko zirrikituak. Lehendakari gisa milaka egun eta gau eman ditu durangalderako ekimenak sortu eta antolatzen. Izerdia barra barra, irribarrea bizi bizi.
Guztia irakurri...
Josep Bargalló: Durangoko Azoka aukera paregabea da harremanak estutu eta hain dinamikoak diren bi kulturei bide emateko
Ramon Llullek mundura ireki zuen katalanaren mundua. Bere izanari omen eginez sortu zen Llull Institutua. Literatura eta kultura katalana zabaldu eta indartu asmoz. Aurtengo Azokan ardatz nagusia da kultura katalana, baita gonbidatua berezia ere. Josep Bargallók zuzentzen du egun Llull Institutua, eta prest dauka maleta.
Guztia irakurri...
Kanpora zoazenean ohartzen zara mila bide eta modu daudela bizitzeko eta sentitzeko
1982ko abenduan munduratu zen Irati Anda. Amak dioenez, proiektu handi askoko emakumea da eskalatzaile gasteiztarra. Bere ametsak eskuratzeko behar beste igotzeko prest dago. Gora begira ez baitago mugarik.
Guztia irakurri...
Lur Merino: Norabide bakarrean eta begietara zuzenean sartzeko apustua egin dut
Lur Merino bilbotarrak irabazi du aurtengo Durangoko Azokako kartel lehiaketa. Itxuraldaturik ekarri digu proposamen berria. Zuri eta beltzean. Letrak, zenbakiak eta marrak.
Guztia irakurri...
