« Itzuli albistegira

Datorren urtera arte

2009-12-08  ¦  Gerediaga

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako ateak itxi dira. Xabier Amurizaren bertsoek eta Joan Irazabalen hitzek amaiera eman diote 44garren edizioari.

Datorren urtera arte

Zortziak iristeko 10 minuturen faltan, Xabier Leteren “Catalunya” eta Raimonen “Pays Basque” kantuak entzun ahal izan dira bozgoragailuetatik.

Orain 40 urte, Xabier Amurizak bertso batean azaldu zuen zer dela eta etortzen ziren euskaldunak azokara. Gaur une hori ekarri dute gogora. Ateak ixteaz arduratu dira, bost egunetan zehar antolakuntzan ibili diren lagunak.

Datorren urtean zein herrialde etorriko den jakiteko, zain egon behar.

Gerediaga Elkartearen partez eskerrik beroenak azokan, modu batean edo bestean parte hartu duzuen guztioi. Mila esker eta laster arte.