44.edizioaren balorazioa
2009-12-08 ¦ Gerediaga
Inoiz baino ekitaldi gehiagorekin, aurten azokak krisiari eustea lortu du
Gerediaga elkarteak, 44. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokari buruz hurrengo balorazioa egiten du:
Egitarau luze eta zabala Bost egun hauetan, inoiz baino ekitaldi gehiago egon dira. Ohiko stand-etik aparte, Elkartegian, Haur literatur aretoan, Aurkezpen aretoan eta Ahotsenean hitzaldiak, kontzertuak, eta beste asko. Haur literatur aretoa (17), Aurkezpen aretoa (49) eta Ahotsenea (45).
Bereziki, Ahotsenea ekimena nabarmendu nahi dugu. Bertan, sortzaileentzat gune berezia lortu da, non bisitariek kontzertu zein poesia errezitaldiak eta liburu aurkezpenak patxadaz eta hurbiletik hartzeko aukera izan dute. Hiru egunez, ordu erdiko sa
Krisiari eutsi Azokaren ekonomi arloan egoera ondo joan da. Formatu berriak indarrez sartzen ari dira, liburu digitalak euren agerpena egin dute 44. edizioan. Modu orokorrean esan daiteke, Durangoko Azokak krisiari eutsi egin diola.
Bisitariak Aurtengo azokak bost egun izan ditu, eta horrek suposatu du jendeak erosotasunez egoteko aukera izan duela. Aipagarria iruditzen zaigu, laugarren egunean nahiz eta astelehena izan, Landako gunea jendez gainezka egon dela.
Kultura katalana Institut Ramon Llull-eko Josep Bargalló ren deklarazioa: “Nuestra voluntad es continuar estando presentes en la Feria, a partir de ahora mediante nuestras vías de colaboración habituales: dando ayudas a las traducciones y a la presencia de escritores y músicos catalanes que vengan a actos de promoción”.
Gainera, Espay Catalunya Topalekua erakundeak, Gerediaga elkarteari 2010ko saria emango dio katalan kultura zabaltzen laguntzegatik.
Azoka TB, proiektu berria Azoka telebistaren estrenaldia izan da. Egunero, erreportai eta zuzenekoak bigarren atearen gainean kokatu den pantailan ikusi eta entzuteko aukera izan dute azokako bisitariek. Partehartzaile askoren esanetan, freskotasuna eta bizitasuna ekarri dio telebistak guneari.
Durangoko Azoka, zenbakietan 156 partehartzaile (disketxeak, argitaletxeak eta beste batzuk) 292 stand 112 kazetari akreditatuak

