« Itzuli albistegira

Argizaiola omen sariak hunkiturik jaso zituzten andereņoen ordezkariek

2009-12-06  ¦  Gerediaga

Garai ilunenetan ikastolak sortu eta euskarazko irakaskuntza klandestinoan murgildu ziren andereņo guztiak omendu zituzten atzo gauean.

Argizaiola omen sariak hunkiturik jaso zituzten andereņoen ordezkariek

Libe Goņi, Izaskun Gastesi, Begoņa Aranguren, Izaskun Arrue eta Karmele Esnal izan ziren Euskal Herriko andereņo guztien izenean, Gerediaga Elkartearen Argizaiola omen-saria jaso zutenak.

Herrialdeetako ordezkari banak harro eta esker onez eraman zuten etxera, Gerediaga Elkarteak emozioz banatzen duen argizaiola. Urtero legez, Azokako bigarren egunaren amaieran, Gauean Argi ekitaldiari heldu zioten.

San Agustin kulturgunea jendez lepo izan zen eta andereņo askoren presentzia eta txaloez, aurrerantzean ere euskararen aldeko hezkuntza lana egiten jarraitzeko aldarria egin zuten guztiek.

Patxi Zubizarretaren gidoiak arrakasta izan zuen. Pupitrea eta arbela zaharrek osatzen zuten dekorazioa, ikastoletako eta garai ilunenetako argazkiek hainbat pasarte ekarri zituzten gogora. Gainera, Karlos Gimenez piano jolearen doinuek eta Felipe Barandiaran aktorearen aurkezpen hitzek goxotasunez bete zuten aretoa. Erdi erdian, neskato bat eta ekitaldiaren jo puntuan, nola ez, andereņoak.

Gaua argitu zuten hitzak

Libe Goņik Ipar Euskal Herriko ikastoletako andereņoak zoriondu zituen, Seaska gogoan izanik, "euskarari mugarik ez" jartzeko beharra azpimarratu zuen. Karmele Esnal donostiarrak, familiek eta orduko ikastolek ematen zuten berotasuna eta babesa eskertu zituen. Baina bereziki, emakumea omendu zuen. Orduko andereņo gehienak, argi esan zuenez, emakumeak bait ziren. Izaskun Gastezi nafarrak ere garai gogorrak izan zirela aipatu zuen, baina garai "pribilegiatuak" edonola ere. Oraindik orain, euskara eta irakaskuntzak bide luzea dago egiteke, Gasteziren iritziz. Begoņa Arangurenek eskola publiko zein ikastoletan tinko lan egin zuten barakaldoko gurasoak izan zituen aipagai, eta Izaskun Arrue arabako ordezkariak, amaiera eman zion esaldi labur baina esanguratsu honekin: "Eta euskara, bihotzean eraman!"