« Itzuli albistegira

44. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako kartel lehiaketa zabalik

2009-04-27  ¦  Gerediaga

Aurtengo Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako edizioko kartel ofiziala aukeratzeko lehiaketara lanak aurkezteko epea gaurtik zabalik dago uztailaren 1era arte.

Lanak Gerediaga Elkarteko egoitza administratiboan aurkeztu behar dira : Larrasoloeta, 3 48200 Durango.

Irabazleak 1.300 euroko saria jasoko du.

Kartela 70 cm x 50 cm neurrikoa izango da (ez-etzana) eta formatu digitalean aurkeztu beharko da.

Ikusi oinarriak