Arnal Ballester, Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala Durangon
2008-11-06 ¦ Gerediaga
Irudigileen jardunaldi profesionala izango da abenduaren 5ean. Gonbidatu nagusia, Arnal Ballester izango da. Kataluniarra Espainiako kultura ministeritzak lehenengoz eman duen Ilustrazio Sari Nazionala 2008 da.
Bere ibilbide profesionala izango du hizpide Arnal Ballesterrek Gerediaga Elkarteak eta Euskal Irudigileen Elkarte Profesionalak elkarrekin antolatu duten jardunaldian. 1955ean Bartzelonan jaiotakoa da. Historian lizentziatua. 60Ko hamarkadan umore grafiko aldizkarietan kolaborazioak egiten hasi zen . Gaur egun, batez ere, haur eta gazte literaturako liburuen ilustrazioak egiten ditu. Baina, kartelak edota marrazki bizidunak ere lantzen ditu. Barzelonako Massana Eskolako ilustrazio irakaslea da eta eta Donako Eskola Profesionalean.
Irudia Azokako gaia kontuan dela hartuta, irudigileak izango dira nagusi Azokako lehen egunean. Arnal Ballesterrek, bestetik, ilustradoreen egile eskubideen auziaz ere hitzegingo du. Berak hausnarketarako proposatzen dituen ideia eta iritziak, osteko mahainguru baten eztabaidatuko dituzte Iņaki Martiarena "Mattin" eta Aitziber Alonso euskal irudigileek, Dani Maiz Euskal Irudigileen Elkarte profesionaleko presidenteak gidatuta.
Jardunaldi profesionala irekia izango da. Interesa duen edonork parte hartu dezake. Zati nagusi bi izango ditu: goizean aipatutako hitzaldi eta mahaingurua izango da, Elkartegian, 11:30etan hasita. Arratsaldean, berriz, Azokako aurkezpen aretoko horma zurian, zuzeneko horma irudia marraztuko dute 17:00etatik aurrera.
Doako jardunaldi honetan parte hartzeako, izena ematea beharrezkoa izango da. Hona hemen horretarako emaila: info@apie-eiep.com

