Egoitza berria dauka Gerediaga Elkarteak
2008-07-10 ¦ Gerediaga
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren antolatzaileak, Gerediaga Elkarteak, egoitza administratibo berria dauka: Durangoko Larrasoloeta kaleko 3. zenbakia. Ondorioz, aurtengo azokara begirako bidalketa guztiak helbide horretara egin beharko dituzte partehartzaileek.
Aurrerantzean, Durangoko Larrasoloeta kaleko 3. zenbakian izango du bulegoa Gerediaga Elkarteak. Egoitza administratiboa aldatu du, baina postakutxa (157 – Durango) eta telefono zenbakia (94 681 80 66) mantendu egiten ditu.
Aurtengo azokari dagozkion bidalketa, posta etabarrak helbide berrira bideratu behar direla jakiten eman du Gerediaga Elkarteak. Horrez gain, azokan parte hartzeko asmoa duten argitaletxe, diskoetxe, talde eta erakundeei irailean zabalduko dela izen-emate epea jakiten eman zaie.
Internet bidez bakarrik egin ahal izango da aurten ere Durangoko Azokarako inskripzioa. Irailaren 3tik 28ra bitartean egongo da on-line izena emateko galdetegia eta aurtengo edizioari dagozkion jakin beharreko xehetasunen informazioa

