Kartel lehiaketara 22 lan aurkeztu dira
2008-07-01 ¦ Gerediaga
Aurtengo azokako karte lahiaketarako 22 lan jaso ditu Gerediaga Elkarteak. Ekainaren 27ra bitarteko epea izan da horretarako. Uda ostean ezagutzera emango dute azokako arduradunek zein izango den kartel irabazlea.
Abenduaren 5etik 8ra bitartean egingo da aurten 42. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Iaz hasitako bideari jarraituta, azoka iragartzeko kartela lehiaketa bidez aukeratuko dute antolatzaileek.
Dagoeneko amaitu da lehiaketara lanak aurkezteko epea. Guztira 22 kartel jaso dira, iazkoen erdiak. Iaz 46 lan izan ziren.
Epaimahaia bost lagunek osotuko dute: Gerediaga Elkarteko kide bik eta diseinuaren, komunikazioaren eta arte plastikoen beste hiru profesionalek. Euren ebatzia uda ostean ezagutzera emango dute.
Irabazleak 1300 euroko saria jasoko du. Aukeratu ez diren lanak azokako webgunean izango dira ikusgai.

