Irudiz beteta etorriko da 43. Azoka abenduaren 5etik 8ra
2008-03-25 ¦ Gerediaga
Egitarauaren gai nagusia IRUDIA izango da 2008.eko Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan.
Gerediaga Elkarteak, azkenengo denboretan euskal kulturan hartu duen garrantzia ikusita, aurten Azokaren inguruan garatzen den egitarauaren ardatza irudia izatea erabaki du.
Abenduko zita aurten 5etik 8ra izango dugu Durangon.

