« Itzuli albistegira

Oroimenaren Lupa estreinaldiak arrakasta handia izan du

2007-12-06  ¦  lekukom

Xabier, Itxaso eta Fredi Paia neba arrebek Azokan estreinatu dute bertso musikatuen emanaldi berria. Bertsoak abestu dituzte, pianoa, biolina, gitarra, panderoa, trabeseko flauta lagun zituztela.

Oroimenaren Lupa estreinaldiak arrakasta handia izan du

Unai Elorriaga idazleak ere kolaboratu du. Resurrección Maria Azkue, Antonio Gaudi eta Verdi-ren kopletan kolaboratu du. Pertsonaia hauek egoera arraroetan hil ziren.

Elkartegiko aretoa jendez lepo egon da. Arrakastatsua izan da lehenengo emanaldi hau.