Abenduaren 7tik 11ra egingo da Durangoko Azoka
2005-11-10 ¦ Gerediaga
Euskal Liburu eta Disko Azokak abenduaren 7an irekiko ditu ateak, 40. aldiz. Azkeneko urtetan legez, Durangoko Landako erakuslekuak hartuko ditu musikan eta literaturan, bai eta euskarazko software zein aldizkarigintzan sortutako azken nobedadeak, bai eta Euskal Herriaren gainean edo euskal gaien gainean sortu diren azkeneko argitalpenak ere.
Bost egunetan zehar, Euskal Herriko diskoetxe eta argitaletxe guztiak izango dira Landako erakuslekuan, goizez eta arratsaldez, nobedadeak eta bestelako argitalpenak erakusten eta saltzen.
Azokak abenduaren 7an, goizeko 10:30ean irekiko ditu ateak eta 20:00ak arte egongo da zabalik.
Euskal kulturaren bilgunerik nagusienaren berrogeigarren azoka urteurren berezia izango da azokaren sortzaile eta bultzatzaile den Gerediaga elkartearentzako. Izan ere, Gerediaga Elkarteak ere 40 urte egiten ditu aurten.
Horren haritik, Durangoko 40. Euskal Liburu eta Disko Azokak urteurren kutsua izango du.
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 40 aldiaren ordutegia goizeko 10:30etik arratsaldeko 20:00ak arte izango da abenduaren 7tik eta 11ra bitartean.

