Albisteak

Nobedadez josita dator Azoka, 504 izenburu guztira

2008-11-20  ¦  Gerediaga

Gerediaga Elkarateak urtero Azokan nobedade izango diren liburu, disko, aldizkari, dvd eta bestelakoen informazioa argitaratzen du. 43. edizioan 504koa da zerrenda.

Gehiago irakurri...

Azoka prest abenduaren 5ean ateak zabaltzeko

2008-11-20  ¦  Lekukom

Durangon abenduaren 5etik 8ra euskaltzale asko itxaroten dituzte Gerediaga Elkartean. Ia urte guztia eman dute lanean eta prest daukate aurten 43. edizioa beteko duen Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka.

Gehiago irakurri...

Berdintasunerako Defentsoriari erantzunez

2008-11-12  ¦  Gerediaga

Berdintasunerako Defentsoria Erakundetik salaketa jaso du Gerediaga Elkarteak, Durangoko Azokaren antolatzaile den aldetik, 43. edizioa iragartzeko kartelak emakumeak diskriminatzen dituela arrazoituz. Hona hemen Gerediaga Elkarteak adierazten duena.

Gehiago irakurri...

"Europako hizkuntza isolatu baten berreskuratzea erakustea" da Finlandiako bisitarien helburua

2008-11-10  ¦  Gerediaga

Salla Järnefelt Finlandierako literaturaren doktoratua izango da aurten Durangoko Azokan gonbidatua. Herrialde haretako literatura ezezik, euren hizkuntza berreskuratzeko lana zein izan den azalduko du. Suomitar-Euskalherria Kultur Elkarteko kideek ere parte hartuko dute abenduaren 6an izango diren ekitaldietan. Egun hori Finlandian Indepentzia Eguna da.

Gehiago irakurri...

Arnal Ballester, Espainiako Ilustrazio Sari Nazionala Durangon

2008-11-06  ¦  Gerediaga

Irudigileen jardunaldi profesionala izango da abenduaren 5ean. Gonbidatu nagusia, Arnal Ballester izango da. Kataluniarra Espainiako kultura ministeritzak lehenengoz eman duen Ilustrazio Sari Nazionala 2008 da.

Gehiago irakurri...

Idazle finlandiarrak eta irudigile profesionalak Azokako gonbidatu

2008-11-06  ¦  Gerediaga

Finlandiako literaturgintza eta suomi hizkuntza ezagutzeko aukera izango da aurten Azokan. Horrez gain, irudigile profesionalen topaleku ere izango da. Eurei eskainitako jardun profesionala antolatu da. Ekimen biak gaur aurkeztu dituzte.

Gehiago irakurri...

Atzerriko idazle gonbidatuak eta jardun profesionala aurkeztuko dituzte ostegunean

2008-11-03  ¦  Gerediaga

Euskal Idazleen Elkartearekin elkarlanean, urtero, Azokara gonbidatu etortzen diren idazleak zeintzuk izango diren argituko dute ostegun honetan.

Gehiago irakurri...

Azokako kartela aurkeztu dute

2008-09-30  ¦  Lekukom

Azokako kartel lehiaketaren irabazlea Aritz Zabala gasteiztarra izan da. Epaimahaiak 22 lanean artean aukeratu du.

Gehiago irakurri...

Kartelaren aurkezpena asteartean egingo da

2008-09-26  ¦  Gerediaga

Irailaren 30ean, datorren asteartean, emango dute ezagutzera Azokako antolatzaileek 43. edizioa iragarriko duen kartela.

Gehiago irakurri...

Azokan parte hartzeko izen-ematea zabalik irailaren 3tik 28ra

2008-09-02  ¦  Gerediaga

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokan parte hartu nahi dutenek, on-line bete beharko dute aurten ere inskripzio orria. Horretarako epea irailaren 28ra arte zabalik egongo da.

Gehiago irakurri...

Albiste zaharragoak »