DURANGOKO AZOKA

Albisteak

Euskarazko ikus-entzunezkoak Irudienean ikusgai, gaurtik aurrera

Irudieneak ere zabaldu ditu ateak; euskarazko ikus-entzunezko produkzioa eskaini dute hilaren 8ra bitartean, Landakogune alboan jarri duten autobusean. Topagunea euskara elkarteen federazioarekin eta Alegia Activity enpresarekin elkarlanean antolatu du Gerediagak aurten lehenengoz sortzaileen gune berria.

Euskaraz egindako 10 film labur eta 9 bideo musikal ikusteko aukera izango da irudienean eta horrekin batera, Durangoko Azokaren azkeneko egunean, abenduaren 8an, Galiziako sormen lana ikusteko aukera egongo da; izan ere, Galizia herrialde gonbidatua izanik, galiziarrez sortutako 5 film labur eta dokumental bat eskainiko dituzte, guztiak ere, euskarazko azpi-idatziekin eta beste 11 bideo-musikal.

Irudienea da Gerediagak aurten abian jarri duen 3. Gune berezia. Euskal sormenaren 3. espazio berria, kabi@ eta szenatokiarekin batera, alegia; guztiak ere sorkuntzarentzako plaza berriak 46. Azokaren eskutik.

PROGRAMAZIOA

Euskarazko 10 film labur, 9 bideo musikal, 4 dokumental, liburu bat. 9 zine zuzendari, idazle/kazetari bat eta 5 musika talde.

Galegoz egindako 5 film labur, 11 bideo musikal eta dokumental bat.

Abenduaren 6an, asteartea.

10:30-12:00

- OHE AZPIKO ZERA ( David Zabala – Paul Urkijo, 2011, 10´ )

David Zabala zuzendariak aurkeztua

- IZENA DUENA ( Joseba Uberuaga 2011, 10´ )

- INSTALACION ( Xose Diaz, 2010, 14´ . Galegoz, euskaraz azpidatzia)

- MUSIKLIP GALEGOA. Camiños, Lamatunbá

- EUSKAL MUSIKLIPA. Ardoa, Logela Multimedia. Taldekideek aurkeztua

12:00etatik

ZINEMA EUSKARAZ

12:00etan: MARMADUKE. 14:00etan PERCY JACKSON,

16:00etan: ICE AGE3 18:00etan A-TALDEA

Abenduaren 7an, asteazkena:

11:00etan MUSIKLIPAK

Euskarazko bideo musikalen aukeraketa baten emanaldia:

GOSE, ZEA MAYS, YOGURINHA BOUROVA, SPARTEENS,

ESNE BELTZA, SUTAGAR, KOKEIN, ....

Gose, Sparteens eta Esne Beltzaren kideen parte hartzearekin

12:00etan LABURBIRA

Iraupen laburreko zortzi ikus entzunezkoen emanaldia eta osteko solasaldia Telmo Esnal , Koldo Almandoz eta Jon Garaño zuzendariekin.

- AMONA PUTZ (Telmo Esnal, 2009. 9´ )

- AHATE PASA (Koldo Almandoz, 2009. 12´ )

- ARTALDE (Asier Altuna, 2010. 8´)

- ONDAR AHOAK (Angel Aldarondo, 2010. 4´ 30´´ )

- HEMEN NAGO ( Maialen Sarasua, 2010. 13´ 45´´

- LANBROA (Mikel Zatarain, 2010. 5´ )

- ZEINEK GEHIAGO IRAUN ( Gregorio Muro, 2011. 12´ )

- URREZKO ERAZTUNA ( Jon Garaño, 2011. 7´ )

13:30ean "ZELULOIDEZKO BEGIRADAK" ( ELKAR, 2011) liburuaren aurkezpena.

Mikel Garcia Idiakez egilea eta Jon Garaño, Juanba Berasategi, Telmo Esnal eta Asier Altuna zuzendarien parte hartzearekin.

Euskal zinemaren ibilbidean arrastoa utzi duten filmak mintzagai, 13 zuzendariri egindako elkarrizketekin eta gogoetekin liburua osatu du Mikel Garcia Idiakez kazetariak: "Zeluloidezko begiradak".

14:45 Aurkezpena. Eguzki Bideoak: "Bizitza osoan giltzapean"

15:45 Aurkezpena. Presoen Lagunak: " Tortura Euskal Herrian"

16:15 MUSIKLIPAK

Euskarazko bideo musikalen aukeraketa baten emanaldia:

GOSE, ZEA MAYS, YOGURINHA BOUROVA,

SUTAGAR, SPARTEENS, ESNE BELTZA,......

Sutagar eta Zea Mays-en kideen parte hartzearekin

17:00 LABURBIRA:

Iraupen laburreko zortzi ikus entzunezkoen emanaldia eta osteko solasaldia Mikel Zatarain eta Angel Aldarondo eta Maialen Sarasua zuzendariekin.

- AMONA PUTZ (Telmo Esnal, 2009. 9´ )

- AHATE PASA (Koldo Almandoz, 2009. 12´ )

- ARTALDE (Asier Altuna, 2010. 8´)

- ONDAR AHOAK (Angel Aldarondo, 2010. 4´ 30´´ )

- HEMEN NAGO ( Maialen Sarasua, 2010. 13´ 45´´

- LANBROA (Mikel Zatarain, 2010. 5´ )

- ZEINEK GEHIAGO IRAUN (Gregorio Muro, 2011. 12´ )

- URREZKO ERAZTUNA ( Jon Garaño, 2011. 7´ )

18:30 " BERTSOLARI" dokumentala.

Euskarazko bertsio laburtuaren aurkezpena eta emanaldia, Asier Altuna zuzendariaren parte hartzearekin.

Abenduaren 8an, osteguna:

11:00 MUSIKLIPAK

Galegoz egindako bideo musikalen aukeraketa baten lehen emanaldia. FLUZO, UXIA, ATAQUEESCAMPE, SOM DO GALPOM, LAMATUMBA, OS RESENTIDOS, KASTOMA, ALO IRMAO, THE HOMENS, RUXERUXE, MARFUL.

12:00 " GALIZA LABURREAN"

Galegoz garaturiko iraupen laburreko zenbait ikus entzunezkoren lehenengo emanaldia.

- GATO ENCERRADO ( Peque Varela, 2010. 12´)

- RADIOGRAFIA DUN AUTOR DE TEBEOS ( Marcos Nine, 2010. 20 ´)

- INSTALACION ( Xose Diaz, 2010. 14´ 22´´ )

- ESTEREOSCOPIA ( Xacio Baño, 2011. 12´)

- BIRDBOY ( Alberto Vazquez-Pedro Rivero, 2011. 12´)

13:30: "DIGNA RABIA" dokumentalaren aurkezpena Arantxa Ugarterekin eta emanaldia. Hainbat hizkuntzatako bertsio originalean, euskaraz azpidatzia.

Franco garaiko emakume galiziarren historiari buruzko dokumentala: espetxeak, heriotza, miseria, gosea, menpetasuna, kontzientzia politiko eta feminista, berdintasunaren aldeko borroka. Historia unibertsal bat.

15:00 Aurkezpena. Donostia Films: "Aktibista"

15:30 Aurkezpena. Baleuko: "Xora. Xiberoako euskara plazatik zinemara".

16:30etatik 18:00etara

EUSKARAZ EGINDAKO LEHEN DOKUMENTALAK . Gotzon Elortza egilearen parte hartzearekin.

Gotzon Elortzak Getxotarrak 60.en hamarkadaren hasieran sortu eta Euskadiko Filmategiak 2011n zaharberritutako euskarazko lehen hiru dokumentalen emanaldia. Ostean solasalditxoa egilearen parte hartzearekin.

- Ereagatik Matxitxakora ( Gotzon Elortza, 1959. 23´),

- Aberria ( Gotzon Elortza, 1961. 15´ ) ,

- Elburua Gernika ( Gotzon Elortza, 1962. 26´ )

18:30 Galegoz egindako ikus-entzunezkoak

Galegoz garaturiko iraupen laburreko zenbait ikus entzunezkoren bigarren emanaldia.

- GATO ENCERRADO ( Peque Varela, 2010. 12´)

- RADIOGRAFIA DUN AUTOR DE TEBEOS ( Marcos Nine, 2010. 20 ´)

- INSTALACION ( Xose Diaz, 2010. 14´ 22´´ )

- ESTEREOSCOPIA ( Xacio Baño, 2011. 12´)

- BIRDBOY ( Alberto Vazquez-Pedro Rivero, 2011. 12´)

               

Itzuli


Katalogoa

Bilaketa sakonago bat egin nahi baduzu, gure bilatzaile aurreratua da zure tresna!

Garapena: www.bitymina.com