2011-10-19
Aurkezpenak egiteko deialdia zabaldu da
46. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako egitarauan aurkezpenak egiteko deialdia zabaldu du Gerediaga Elkarteak.
Aurkezpen aretoak izango duen ordutegia 10:30etatik 19:30etara izango da eta aurkezpenak gehienez 20 minututakoak izango dira. Aretoan 50 ikuslerentzako lekua egokituko da eta ordenagailua, pantaila eta mahaia izango dira oinarrizko azpiegitura. Hortik kanpo behar den guztia eskatzailearen esku izango da.
Urriaren 27ra arte zabalik dago eskariak egiteko epea. Interesa duzuenok fitxa bete eta gerediaga@durangokoazoka.com helbidera bideratu. Lekuaren erreserbak eskariaren zerrendaren arabera egingo dira, baina Gerediaga Elkartearen onarpen mezua jaso arte ez dago lekua ziurtatuta.
http://www.gurelanak.net/2/albisteak/aurkezpenak-egiteko-deialdia-zabaldu-da/op,5/id,35
Itzuli