DURANGOKO AZOKA

Sarrera


AZOKAKO GUNEEN ARDURADUNEKIN BILERA

48. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren antolamenduari buruz hitz egiteko batzarra izan zuten Gerediaga elkarteko kideek eta Azokaren inguruko guneetan parte hartzen duten taldeen ordezkariek, otsailaren 14an.

+ Gehiago ikusi

“Disko-jogailu zahar batek tradizio handiko ekitaldia gogoratzeko balio dezake”

Fede Bosch kataluniarra da Durangoko Azoka iragarriko duen kartelaren egilea. Durangora kartela aurkeztera etorri dela aprobetxatuz berekin izan gara berbetan.

+ Gehiago ikusi

Kataluniatik Azoka iragarriz

Fede Bosch kataluniarra da 45. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragarriko duen kartelaren egilea. 49 lanen artean aukeratu du epaimahaiak bere lana, “azokaren bi elementu nagusiak uztartu dituelako eta bisualki indarra duen kartela” delako.

+ Gehiago ikusi

Azokako kartelaren aurkezpena bihar egingo dugu

Bihar, urriaren 5ean, 45. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka iragarriko duen kartela aurkeztuko dugu. Landakogunean egingo dugun prentsaurrekora gonbidatu ditugu komunikabideak. Ekitaldia goizeko 11:00etan izango da eta kartelaren egilea bertan izango da lanaren xehetasunak emateko. Aurten ere lehiaketa bidez aukeratu dugu Azokaren kartela eta guztira 49 lan aurkeztu dira. Bihartik aurrera, webgune honetan ikusgai izango dituzue horretarako baimena emandakoak.

+ Gehiago ikusi

Ahotsenean parte hartzeko deialdia zabalik

Hirugarren urtez Ahotseneak Durangoko Azokan ateak zabalduko ditu. Euskarazko musikari eta literaturarentzat espazioa lau egunez egongo da zabalik, abenduaren 5etik 8ra. Ahotsenean parte hartzeko baldintza nagusi bi bete behar dira: euskarazkoa izatea eta 2010. urtean plazaratutakoa izatea. Solasaldia dela, errezitaldi-irakurtaldia edota kantalditxoa. Beti ere 30 minutuko tartea utziko zaio sortzaileari.

+ Gehiago ikusi

Irailaren 30era arte zabalik 45. edizioan izena emateko epea

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 45. edizioan parte hartu nahi dutenek irailaren 30era bitartean dute aukera izena emateko. Horretarako, webgune honetan atondu den atal berezian aurkituko dute informazioa eta galdetegia.

+ Gehiago ikusi

Azokako guneen aurkezpene egin da gaur, 300dik gora ekitaldirekin

Aurkezpenean Gerediaga elkarteko Nerea Mujika presidentearekin batera Aiert Goenaga Azokako zuzendariak azaldu du aurten inoizko egitaraurik zabalena lortu dela eta horretarako gakoa elkarte eta talde ezberdinen arteko elkarlana izan dela. Aurten lehen aldiz hartu dute esku Berbaro elkarteak, San Agustin Kultur Guneak, Euskal Herriko Antzerkizale elkarteak, Ahotseneak, Topaguneak, Plateruena Kafe Antzokiak eta Goiena Komunikazio Taldeak koordinazio batzarrean. Gerediaga elkarteak eragile horiei babesa eman eta topaleku izaera sendotzeko nahia azpimarratu du Nerea Mujikak eta nabarmendu du aurtengo helburuetako bat izango dela gunerik berrienak finkatzea; zehazki, K@bia, Irudienea eta Szenatokia, iaz ekin baitzioten ibilbideari gune horiek.

+ Gehiago ikusi

Azokako guneen aurkezpene egin da gaur, 300dik gora ekitaldirekin

Durangoko Liburu eta Disko Azokaren 47. edizioaren guneetako egiteraua aurkeztu da gaur goizean EITBko egoitzako Multibox aretoan, Bilbon. 300 ekintzatik gora programatuta aurten, disziplina eta ekimen ezberdinetara bideratutako 7 gunetan banatuko da egitaraua: Areto Nagusia, Ahotsenea, Saguganbara, Irudienea, Szenatokia, K@bia eta Plateruena. Hain zuzen, azken honetan, Durangoko kafe antzokian emango zaio hasiera aurtengo egitarauari, Azoka bera hasi baino aste bete lehenago, Itzalen Sua ikuskizun multidiziplinarrarekin.

+ Gehiago ikusi
http://www.durangokoazoka.com/albisteak/55nobedadeakportada.png

Publicado el catálogo de novedades de esta edición

Aurtengo Durangoko Azokoan aurkituko diren lan berrien katalogoa eskuragarri dago dagoeneko PDF formatuan (jaitsi). Katalogo honetan 2012ko urritik abendura bitartean argitaratuko diren lanen zerrenda aurkituko duzue.

+ Gehiago ikusi


Nobedadeen katalogoa (PDF)

Katalogoa

Bilaketa sakonago bat egin nahi baduzu, gure bilatzaile aurreratua da zure tresna!

Nestor Basterretxea, kartelaren egilea


Spota


Garapena: www.bitymina.com