
2013-02-22
AZOKAKO GUNEEN ARDURADUNEKIN BILERA
48. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren antolamenduari buruz hitz egiteko batzarra izan zuten Gerediaga elkarteko kideek eta Azokaren inguruko guneetan parte hartzen duten taldeen ordezkariek, otsailaren 14an.

2012-11-15
400 nobedadetik pasatxo, 300 ekitalditik gora eta inoizko egitaraurik zabalena izango ditu 47. Durangoko Azokak
Durangoko Azokak abenduaren 6tik 9ra zabalduko ditu ateak. Aurtengoa, 47. edizioa izango da eta 300 ekitaldi baino antolatu dira aurkezpen, emanaldi, tailer, hitzaldi eta bestelako ekitaldien artean. Aurten 253 stand izango dira erakustazokan liburu, disko, teknologia-gai eta bestelako proposamenen artean.

2012-10-02
Nestor Basterretxeak egin du aurten kartela
Nestor Basterretxeak (Bermeo, Bizkaia, 1924) egin du aurten, enkarguz, Durangoko Azokako kartela. Abenduaren 6tik 9ra ospatuko da aurten euskal sorkuntzaren bilgune eta erakustoki nagusia den ekimena eta Gerediaga Elkarteak berak eta Azokak ilusio bereziarekin dihardu prestakuntza lanetan, Basterretxearen ekarpenak Azokari emango dio hauspo bereziak indartuta.
2012-07-02
Askarako gaur Azpeitian
Zuzenean streaming bidez jarraitzeko aukera egongo da www.durangokoazoka.com web gunean eta twitter bidez #askarako etiketarekin.

2011-12-08
Jendeak erantzun dio sortzaileen eta kultur adierazpen ezberdinetako eskaintzari
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak hartutako bide berriari erantzun ona eman dio bisitariak. Elkarte eta erakunde diferenteekin elkarlanean hasitako bideak eta sortutako gune berriek erantzun ona izan dute.

2011-12-08
Eskerrik asko Jon!
Durangoko Euskal Liburu eta Diskoaren 46. Azokaren balorazio prentsaurrekoa, orain arte Azokako zuzendari izan den Jon Irabazabalen agur-omenaldia bihurtu da. Aurrerantzean, eta 30 urteren ostean, utzi egin dio Azokako zuzendari izateari. Bere lekukoa Aiert Goeanagak hartuko du.

2011-12-07
Xulio Amigo: “Culturgal azokaren oinarrian Durangoko azoka egon da beti”
Xulio Amigo Culturgal, Galiziako Kultura Azokako presidentea da. Durangoko Azokan izan dugu bisitan eta ikusitakoaz eta bisitaren helburuaz galdetuta, "azoka benetan osasuntsuarekin topatu dela" adierazi digu, eta Culturgal azokaren hastapenetan erreferentzia izan dutena beti.
2011-12-06
Euskarazko ikus-entzunezkoak Irudienean ikusgai, gaurtik aurrera
Irudieneak ere zabaldu ditu ateak; euskarazko ikus-entzunezko produkzioa eskaini dute hilaren 8ra bitartean, Landakogune alboan jarri duten autobusean. Topagunea euskara elkarteen federazioarekin eta Alegia Activity enpresarekin elkarlanean antolatu du Gerediagak aurten lehenengoz sortzaileen gune berria.

2011-12-06
Euskal Wikipediaren 10. urteurrena ospatuko dugu auzolanean
Abenduak 6, Euskarazko wikipediak 10 urte betetzen ditu. Durangoko Azokan, urteurrena ospatzeko auzola festa antolatu dute Gerediaga Elkarteak eta UEUk, euskarazko wikipedian aritzen diren lagun talde batekin batera.

2011-12-05
Euskara eta galiziera, Galizia-Euskal Herria
Galegoz eta euskaraz, Galizia eta Euskal Herria izenburupean aritu dira, galiziarrez, Pako Aristi idazle euskalduna eta Dario Xohan Cabana idazle galiziarra, Xose Estevezek gidatuta.

2011-12-05
Euskara eta galiziera, Galizia-Euskal Herria
Galegoz eta euskaraz, Galizia eta Euskal Herria izenburupean aritu dira, galiziarrez, Pako Aristi idazle euskalduna eta Dario Xohan Cabana idazle galiziarra, Xose Estevezek gidatuta.




