DURANGOKO AZOKA

Sarrera


AZOKAKO GUNEEN ARDURADUNEKIN BILERA

48. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren antolamenduari buruz hitz egiteko batzarra izan zuten Gerediaga elkarteko kideek eta Azokaren inguruko guneetan parte hartzen duten taldeen ordezkariek, otsailaren 14an.

+ Gehiago ikusi

Aldaketak Szenatokia gunean (San Agustin aretoa)

San Agustin kulturgunean aurkitzen den Szenatokia gunean aldaketak egon dira abenduaren 7rako eta 8rako.

+ Gehiago ikusi

Ekitaldi nagusiarekin hasi da ofizialki Durangoko Azoka

Ekitaldi nagusiarekin ofizialki inauguratu da 47. Durangoko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka. Halakoetan ohikoa den moduan ekitaldiak izan du alde formalagoa, agintarien diskurtsoekin, eta baita alde umoretsu eta hunkigarriagoa ere, bertsolarien eta flamenko gitarra jotzailearen fusioarekin.

+ Gehiago ikusi

Orduak baino ez dira falta 47.ari hasiera emateko

Bihar, abenduak 6, irekiko ditu ateak Durangoko Landako guneak, Euskal Liburu eta Disko Azokaren 47. edizioa hartzeko. Nestor Basterretxeak diseinatutako jantzi berria soinean hartuta eta barrua kultur produktu eta ekintzez beteta, gertu dago bisitariei ongi-etorria emateko. Domekara arte, abenduak 9, egongo da zabalik.

+ Gehiago ikusi

Benito Lertxundi: "Argizaiolak metafora oso polita du"

Benito Lertxundi musikariak jasoko du Argizaiola saria aurten. 60. hamarkadatik hona erreferente izan da euskal musikaren sorkuntzan eta kulturgintzan, eta Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarekin lotura estua izan du hasieratik. Abenduaren 6an emango diote saria Lertxundiri , Jon Maiak zuzenduko duen Gauen Argi ekitaldi berezian. Luze eta zabal jardun dugu hizketan harekin.

+ Gehiago ikusi

Ijito herria ezagutzeko askotariko ekintzak

Kultura Ijitoa izango da aurtengo kultura gonbidatua. Izan ere, 600 urte inguru dira bizikide dugula euskal lurraldean –bere iritsiera 1435ean kokatzen da–, baina hala ere, kultura ikusezin bezain urrunekoa da gutako hainbatentzat.

+ Gehiago ikusi

Egitaraua gunez-gune

Inoizko egitaraurik zabalenarekin dator 47. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka: 253 erakusmahai, 400 nobedade pasatxo eta 300 ekitalditik gora. Eta horiek guztiak hartzeko, zazpi gune. Hauxe duzue egitaraua, gunez gune eta egunez egun. ARETO NAGUSIA · SAGUGANBARA · AHOTSENEA · IRUDIENEA · PLATERUENA · K@BIA · SZENATOKIA.

+ Gehiago ikusi
http://www.durangokoazoka.com/albisteak/61kartelaeuskaldenda.jpg

'Artisautza eskura' lelopean egingo da aurten Euskal Denda, abenduaren 5etik 9ra

Euskal Liburu eta Disko Azokarekin batera, Durangok Euskal Denda hartuko du aurten ere; Euskal Herriko Artisautza Azokaren 17. edizioa izango da eta abenduaren 5etik 9ra egingo da, merkatu plazan, 'Artisautza eskura' lelopean.

+ Gehiago ikusi

'Oroitzak' hitzaldi sortan, Nafarroako konkista eta Gerra Zibila aztertuko dira Areto Nagusian

Oroitzak izenburupean, bi urtemuga gogoratuko dira azokan: Nafarroako konkistaren 500. urteurrena eta 36ko gerrako bonbardaketen 75. urteurrena. Bi mugarri horien inguruko hitzaldi, mahai-inguru eta ekitaldiak egingo dituzte Areto Nagusian.

+ Gehiago ikusi
http://www.durangokoazoka.com/albisteak/59Screen.jpg

Azokako guneen aurkezpena egin da gaur, 300dik gora ekitaldirekin

Durangoko Liburu eta Disko Azokaren 47. edizioaren guneetako egiteraua aurkeztu da gaur goizean EITBko egoitzako Multibox aretoan, Bilbon. 300 ekintzatik gora programatuta aurten, disziplina eta ekimen ezberdinetara bideratutako 7 gunetan banatuko da egitaraua: Areto Nagusia, Ahotsenea, Saguganbara, Irudienea, Szenatokia, K@bia eta Plateruena.

+ Gehiago ikusi
http://www.durangokoazoka.com/albisteak/56nobedadeakportada.jpg

Aurtengo Azokako nobedadeen katalogoa eskuragarri

Eskuragarri dago PDF formatuan deskargatzeko aurtengo Durangoko Azokako Nobedadeen Katalogoa. Dokumentuan jasotzen dira Azokan aurkituko diren 2012ko urritik abendura bitartean argitaratutako lanak.

+ Gehiago ikusi


Nobedadeen katalogoa (PDF)

Katalogoa

Bilaketa sakonago bat egin nahi baduzu, gure bilatzaile aurreratua da zure tresna!

Nestor Basterretxea, kartelaren egilea


Spota


Garapena: www.bitymina.com