2011-10-04
"Aurreko lanen kalitateak bultzatu ninduen parte hartzera"
Cristobal Aguiló Dominguez murtziarra da aurten Azoka iragarriko duen kartelaren egilea . Diseinatzaile grafikoa da ikasketaz eta lanbidez. Gaur egun Murtziako publizitate agentzia bateko lanak, freelance lanekin uztartzen ditu. 2011n Durangoko Azokaz harago, lau kartel lehiaketa irabazi ditu.

2011-10-03
Galegoa da aurten kultur gonbidatua
Kultura gonbidatua galegoa izango da edizio honetan. Culturgal Elkartearekin elkarlanean sortzaile euskaldunek eta galegoek elkarrekin parte hartuko duten ekimenak sustatuko dira Azokarako eta egitaraua osotuko da. Horretarako Xunta Galiziak sustatutako Agadic kultur industria galegoen agentziaren laguntza izan da.

2011-09-19
Ahotsenean izena emateko epea zabalik
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak irailaren 1etik izena emateko epea zabalik du. Ahotseneak, gaur, irailak 19, zabaldu du sortzaileen gunean izena emateko epea.
2011-09-01
Irailaren 30era arte izena eman daiteke 46. edizioan
Abenduaren 4tik 8ra egingo den 46. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokarako izena emateko epea zabaldu da. Aurreko urteetan parte hartu duten argitaletxe, diskoetxe, elkarte eta erakundeek aurtengo edizioan parte hartzeko eskaria egin dezakete. Lehenengoz parte hartu nahi dutenek ere, partehartze erregistroa egin dezakete. Irailaren 30era arte egongo da horretarako denbora.
2010-12-08
Agur aurtengo Azokari
Ez ziren despedida batekoak, ezta telebista programa batekoak,... bost egunetan Azokako kaleetan gora eta behera ibili dira erdi biluzik eta egiteko bat izan dute gaur, azken egunean: azokako ateak zarratzea.
2010-12-08
Azoka bizia eta ona izan da
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren 45. edizioaren balorazioa egin du Gerediaga Elkarteak. Azoka bizi eta ona izan dela nabarmendu du Nerea Mujika elkarteko presidenteak. Azokaren ezaugarri nagusia galdu barik, ekimen berriek bere lekua finkatu dutela nabarmendu du. Horren adibide ipini ditu: Ahotsenea, Haur Literatura Aretoa, aurkezpenetarako aretoa edota Azoka TB
2010-12-06
Erotikak erakartzen gaitu
1/ Erotikak erakartzen gaitu, baita euskaldunak ere
2010-12-06
Azokari buruzko ikerketa Azokan bertan
Azokari buruzko ikerketa egiten ari da Euskal Herriko Unibertsitateko GIZ Fakultateko ikasle talde bat, Landakogunean. Helburua da euskal literaturari eta Durangoko Azokari buruzko ikerketa egitea. Ikasleek eurek azaldu dutenez, aurretik ezarritako hipotesietan onarritu dute ikerketaren metedologia eta, Azoka Telebistan azaldu dutenez, “aurreikusitakoa betetzen ari da, oraingoz”. Hala ere, emaitzak ezagutzeko ikerketa ostera arte itxaron beharko dugu. Gerediaga elkarteak ere Karmelo Landak zuzentzen duen lanak ematen duenaren ondorioak jasoko ditu, Durangoko Azokaren antolakuntzan eta kudeaketan baliagarri izango direlakoan.

2010-12-05
Adierazpen askatasunaren jazarpena salatu dute Azokan