
Jendeak erantzun dio sortzaileen eta kultur adierazpen ezberdinetako eskaintzari
Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak hartutako bide berriari erantzun ona eman dio bisitariak. Elkarte eta erakunde diferenteekin elkarlanean hasitako bideak eta sortutako gune berriek erantzun ona izan dute.
Krisi ekonomikoak krisi,...
- Durango Azokak erakutsi du euskarazko sorkuntzan aberastasun handia dagoela. Jendeak gauza berriak egiteko gogoa erakutsi du eta oso estilo eta molde diferenteetakoak.
- Durangoko Azokak erakutsi du euskaltzale eta euskal kulturgintzan sinesten dugunon topaleku nagusia dela
- Durangoko Azokak erakutsi du liburuek eta diskoek merkatua badutela oraindik ere. Merkatu txikia izanik ere, liburuak eta diskoak saldu egin dira egunotan
Bisitariak
Durangoko Azokara zenbat jende etortzen den jakiteko beharrizana izan du Gerediaga Elkarteak joan den urteetan. Aurten Landakogunera sartu-urtenak neurtzen dituen sistema jarri da. Eta lau egunetan 105.000 bisita zenbatu dira. Horretatik egunik nabarmenena abenduaren 6koa izan da. Beste egunetakoekin konparatuta bisitak bikoitzak izan dira; 40.000 bisita.
- Bisitari birtualak ere asko izan dira.
- www.durangokoazoka.com webgunean azaroaren 23an Durangoko Azoka aurkeztu zenetik honek izan ditu datu nagusi:
- 23.300 erabiltzaile bakar
- 172.000 orri bistaratuta
- Bataz beste, 3 minutuko bisitak.
- Mugikorretatik bisiten %7a izan da.
ETORKIZUNA
Gerediaga Elkartea datozen urteetako Durangoko Azokak nolakoa izan behar duen diseinuan dabil. Aurtengo edizioak erakutsi du izango denaren zer edo zer.
Gerediaga Elkartea akuilu dela Elkarte eta erakundeen arteko elkarlanean oinarritutako kultugintzaren jai handia izateko lan egingo da
Kulturgintza arloko euskarazko sormen lanen plaza izateko bidea egingo du.
Merkatua eta jaia bateragarri eta osagarri egingo ditu
Bide berriari erantzuteko, Gerediaga Elkartetik Durangoko Azokara begira zuzendaritza taldean aldaketa batzuk egingo ditu. Bi izango dira nabarmenenak:
- Arlokako zuzendaritzak definitu eta arlokako arduradunak eta lan-taldeak eratzeko bidea hasiko du.
- Talde horren ordezkari berria izendatuko du. Datorren urtera begira, Aiert Goenaga izango da.
- 30 urte ondarrutarra da. Enpresa eta administrazio zuzendaritzan lizentziaduna. Pertsona eta erakundeen kudeaketan espezializatua.
- Lea Artibaiko sare industrialaren azterketa egin du Azaro Fundaziorako.
- Gaindegia Elkartean, Euskal Herriko behatoki sozio-ekonomikoan, proiektu koordinatzailea izan da.
- Lea-Artibaiko, Mutrikuko eta Busturialdeko Hitzetako kudeatzailea izan da.
GUNEZ GUNE BALORAZIOA
HAUR LITERATURA ARETOA
Oso erantzun ona izan dute ekintza guztiek. Gaztetxoentzat bereziki prestatutako liburu eta diskoen aurkezpenak, tailer, joko eta ikuskizunen bitartez, bisitariak ondo hartu ditu. Asko landutako aurkezpenak egin dira.
Bataz beste 30-40 lagun izan da ekintza guztietan. Batzuetan jendea kanpoan utzi behar izan da (aretoak gehienez 150 lagunentzat tokia dauka)
Helburuak beteta:
- Euskal kulturak umeentzako dituen eskaintzak bertan erakutsi dira, ume eta helduen gozagarri izan dira.
- Transmisioa lantzeko egin diren ekimenetan, gurasoak eta seme-alabaka elkarrekin aritzea, erantzun oso positiboa izan da.
- Ekintza nabarmenenak: Pirritx, Porrotx eta Marimotots Bonberenea Txarangakoekin; "Esku jokoak" tailerra, "Erramunen soinua" aurkezpena eta Galiziatik etorritako "Caixiña do Mistos".
AHOTSENEA
Proposamenen aniztasuna izan da nabarmena. Estilo, genero eta gai askotako literatura eta musika proposamenak izan dira. Bai, hasiberrien aldetik zein urteetan sorkuntzan ibili direnengandik ere. Egunotan ikusi eta berretsi da e uskal sorkuntza ez dagoela krisia.
Euskal sortzaileak eten barik dabiz, zeresana dute, zer kantatua eta zer kontatua. Nork erantzun ere badagoela ikusi da Durangoko Azokan. Bisitarien %10 Ahotseneatik pasatu dela esan daiteke.
Euskal sortzaileek plazak aldarrikatzen dituzte urte guztian zehar. Egunotan demostratu delako publikoa egon badagoela. Ahotsenea sortzaileen gunea hartzaileen gune ere bihurtu delako
IRUDIENEA
Plaza eta plazera:
Plaza ikus-entzunezko munduan dabiltzan euskal sortzaileei eta, besteak beste, euskal kultura indartuz euskararen normalizazioaren alde dihardutenei emandakoa.
Plazera, Durangoko Azokaren baitan euskal kulturaren sustapen lana egin ahal izatea.
Euskaraz egindako ikus-entzunezko lanak ezagutzeko lekua izaten dabil IRUDIENEA. Euskal Herriko herri txiki askotan ez dago eta, zine aretorik eta dagoenetan oso gutxitan hartzen dute kontuan euskaraz sorturikoa.
Sortzaile, hartzaile eta eragileen arteko harreman gune txiki eta goxo bihurtu da IRUDIENEA. Sortzaileek euren arteko harremana estutu eta ideia zein egitasmo berrien berri trukatzeko. Hartzaileek, euren iritzia eman edo jakin mina bertatik bertara agertzeko eta sormen lanak zein horien sortzaileen ahotik sormen prozesuaren zenbait gorabehera ezagutzeko, eta azkenik eragileok batzuen eta besteen proposamenak, gogoa, eta balorazioa ezagutzeko.
Ehunka ume, gazte eta heldu pasa dira, denbora tarte labur batez izan bada ere, IRUDIENEAtik , 20tik gora zine zuzendari edo musikari izan dute zuzeneko harremana euren sormen lanen hartzaileak diren herritarrekin,
TOPAGUNEA eta GEREDIAGAko lantalde eta boluntarioek ere lehen baino hobeto ezagutzen dugu elkar.
SZENATOKIA
Bi ekimen berritzaile egin dira eta bien erantzunarekin gustura.
Irakurketa dramatizatua. Euskaraz ez da landu aspaldian generoa. Berreskuratu izana positiboa izan da. Hori hobeto landu eta bide horretatik zerbait berria lantzeko ideia eta iritzi-trukeak izan dira.
Maratoia. Proiektu pilotua izan da. Ez da sekula egin Euskal Herrian halakorik. Antzerkien laginak erakutsi ziren. Jendea gogoz geratu zen, antzezlan horiek osorik ikusteko. Jende gaztea izan zen publiko artean.
San Agustin Kultur Gunea Landakogunetik urrun xamar egon arren, jendea gustoko eta intereseko ekitaldiak dituenean badoa.
KABI@
Mugikorretako aplikazioa erabilita ipuin-kontaketa inprobisatua lehenengoz egin da. Akting eta Ander Lipux aktoreak batuta. Antolatzaile, egile eta ikusleak ekitaldi berri honi ondo erantzun diete.
Aurkezpen diferenteen bidez, batez ere sarean, euskaraz gauza berritzaileak egiten dabiltzala ikusi da.
Euskal wikipediaren 10. urteurreneko auzolan-festak bere helburuak bete ditu. Wikipedia ezagutzera eman eta parte hartuko duten pertsona berriak animatzea. Datuak gogoratzeko:
- 33 izen eman
- 37 artikulu idatzi
- 100 orrialde egin
- 10 argazki libre
- Euskarazko wikipedia 107.000garren artikulura heldu da Durangon.
KULTURA GONBIDATUA
Galegoa entzun eta kultur adierazpen diferenteetan Galizian zer egiten dabiltzan eta zertan lanean ari diren ezagutzeko aukera izan da aurtengo edizioan. Galegoa eta euskara hizkuntzak, eta hizkuntz biotan kultur adierazpenak bizi irauteko proposamen eta iritziak entzun dira.
Euskal Herriko eta Galiziako kultur eragileek elkarrekin lan egin dute. Eta Durangoko Azokan, elkarlan berrietarako bideak ere zabaldu dira. Culturgal, Galiziako kultur industrien elkartearen babesarekin izan dira Durangon 20 bat galiziar. Esparru guztietan, literaturan, musikan, antzerkian, ikus-entzunezkoetan,... izan da elkarlana.
Erreferente izatea lortu du Durangoko Azokak. Galegoek "inbidia sano" adierazi digute. Gaur ere, Akitaniako kultur eragileen ordezkaritza bat dabil Durangoko Azoka bisitatzen. Hala adierazi du Culturgaleko zuzendari Sergio Lagok, "guretzako adibide da Durangoko Azoka, eta 4 urte baino bete ez dituen Culturgal azokari begira ere esperantzarako bide ematen digu. Proiektu baten sinesten denean egin daitekeela erakutsi du Durangoko Azokak eta herritarrak ere parte izatea lortzen da".
"Durangora ekarri duguna Culturgalek eskaintzan duenaren zati txiki bat besterik ez da izan; gure helburua kultura programatzaileei sorkuntza kulturalaren erakusle izatea da euren programazioetan gehitu dezaten eta bertarik bertara aurkeztea baino modu hoberik ez dago horretarako"
PLATERUENA
Azokako egutegi gorabeheratsuari ondo eutsi dio Plateruenak eta espektatibak nerri handi batean bete egin dira. Plateruenean egin diren diskoen aurkezpen eta kontzertuak, oro har, jendetsuak eta arrakastatsuak izan dira.
Aurreko urteetan zuzeneko ikuskizunetan izandako ikusle kopuruak behera egin duela sumatu dugu, eta 2011ko datu aipagarriena horixe izaten jarraitzen du: beherazko joera.
16. EUSKAL DENDA
Aurten 20.000 bisitari izan ditu 16. Urtez Merkatu plazan egon den Euskal Dendak. Egin diren erakustaldi eta tailerrak arrakasta izan dute antolatzaileen esanetan eta salmentak ere onak izan dira, krisiak krisi. Izan ere, urtarriletik aurrerako enkarguak ere jaso dituzte artisauetako batzuek.
Galiziatik etorritako artisauek ere lekua izan dute Euskal Dendak eta izandako erantzunarekin harrituta eta gustura geratu dira.
Retour