AZOKAKO GUNEEN ARDURADUNEKIN BILERA

48. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren antolamenduari buruz hitz egiteko batzarra izan zuten Gerediaga elkarteko kideek eta Azokaren inguruko guneetan parte hartzen duten taldeen ordezkariek, otsailaren 14an.

+ Info

Aiert Goenaga Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren zuzendariaren kontratua ez berritzea dela eta

Durangoko Liburu eta Disko Azoka ez da sekula izan, ezta izango ere, inoren proiektu pertsonala. Azoka ez du zuzendariak bakarrik egiten, lan talde osoak baino. Geure ia mende erdiko historian horrela  egin izan dugu beharra eta era horretara lanean segitu gura dugu datozen urteetan ere.

+ Info

47. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, arnasgune bat urte zail honetan

Durangoko Azokak aurreikuspenak gainditu ditu, bai salmenta aldetik eta baita bisitarien
aldetik ere.

+ Info

Azken egunaren zain...

Azken txanpara heldu da 47. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka. Arrakastatsu eta jendetsua, aurten ere. Horregatik, pozik eta itxaropentsu helduko dio azken egunari, igandekoari, Gerediaga Elkarteak, Azokaren antolatzaileak.

+ Info

Azokaren itxiera ekitaldi modura, Athletic eta Realaren arteko "bertso-derbia" aurkeztuko da

Aurkezpena Azokaren itxiera orduan izango da, 20:00eta sarrera nagusian.

+ Info

Mikel Urdangarin eta Kirmen Uribe elkartu ditu Durangoko Azokak

47. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokak Kirmen Uribe eta Mikel Urdangarin elkartu ditu gaur. Izan ere, biek ala biek, euren proiektu berrienak aurkeztu baitituzte Areto Nagusi bete-betean.

+ Info

Sei2012 sariak banatu dituzte Kabi@ gunean

Sei2012 sariak banatu zituzten atzo, ostirala, Kabi@ gunean. 2012an sarean euskaraz sortu diren proiektu onenak aitortu zituzten. Twitter euskaratzeko egindako ahalegina aitortu eta Lander Arbelaitz Argia.com-eko erredaktore buruan eroan zuen lehen saria.

+ Info

Saguganbara, txikien eta handien gune arrakastatsua

Saguganbara, txikien… eta handien edo gurasoen gunea, da aurtengo Azokako gunerik jendetsuenetakoa. Atzo, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, batetik; eta, Toti Martinez de Lezea eta ijitoak, bestetik, izan ziren protagonistak. Gaur goizean, Kimutx ikuskizunak lepo bete du aretoa.

+ Info

"Ilunaldietan argia emateko", Benito Lertxundik Argizaiola saria

San Agustin aretoa goraino beteta eta txalo sentitu artean jaso zuen atzo iluntzean Benito Lertxundik Argizaiola saria. Hunkituta eta pozik jaso zuen Orioko kantariak omen-ikurra, haren "ilunaldietan" argia" emateko lagunduko diona.

+ Info

Munduko "eztabaida faltsuak" azaleratu ditu Ibarretxek bere liburuan

Juan Jose Ibarretxe lehendakari ohiak bere liburua aurkeztu du 47. Durangoko Euskal Liburu eta disko Azokako Areto nagusian. El caso vasco: el desarrollo humano sostenible. Bertan batzen dira Euskal herri Unibertsitaterako egindako doktore tesia eta Amerikako estatu Batuetako hainbat unibertsitatean egindako ikerketak.

+ Info

Catalogue

If you want to conduct an advanced search, our search engine is for you!

Development: www.bitymina.com