Gerediaga Elkartearen proiektuak eta ekintzak
Sorreratik, 1965.etik, Gerediaga Elkarteak hainbat eta hainbat arlo sozial eta kultural desberdinetan aria izan da lanean euren arteko ardatza gure eskualdearen aldeko lana izanik.
Ekintza hauetatik asko urteroko ohiko zita bihurtu dira adibidez Ezpatadantzari eguna, Merinalde eguna, Euskal Herriko Artzain Txakur Txapelketa eta abar. Beste batzuk, argitalpenak, erakusketa historikoak edo argazkienak, adibidez, euren arloetan aitzindari edo ekintza erreferentzial bihurtu dira.

Durangoko bonbardaketaren oroimen ekitaldia 2005/03/31
Nahiz eta azken urteetan Gerediaga Elkarteko lana kultur arlo zehatz batzuetara bideratu, elkarteak ez du uko egiteko asmorik beste esparru sozial eta kultural batzuei gure eskualdearen aldekoak izan ahal direnak, Durangaldea delako bazkide guztiok biltzen gaituen ardatz nagusia.
