« Itzuli albistegira

Ana Madariaga, Durangaldean bisitari

2009-11-06  ¦  gerediaga

Ana Madariaga, Bizkaiko Batzar Nagusietako Lehendakaria, eta Jon Andoni Atutxa, Lehendakariordea, Durangaldean izan dira, Gerediaga Elkartearekin bildu dira Merinoaren Ibilbidearen proiektua ezagutzeko.

Ana Madariaga, Durangaldean bisitari

Durangaldeko historia, eraikin esanguratsuenak eta ondare soziokultural eta politikoa ezagutarazi eta zabaltzeko asmoa du proiektu honek. Garaitik hasi eta Elorrioraino, aukera ezberdinak proposatzen dira bertan.

Durangaldeko eraikin instituzional esanguratsuenak ezagutarazi asmoz sortu da egitasmo hau. Merinoaren Ibilbidea jarraituz gero, beste askoren artean honako paisaiak aurkituko ditugu: Garaiko udala, Gerediagako Foru Larrea, Astolako auzitegia eta kartzela, Etxebarriako San Agustineko konteen kapera... eta beste hainbeste.

Esku artetik argitara aterako da 2010erako. Durangaldea ikuspegi historiko eta sozial batetik ezagutzeko aukera zabalik.