Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka

Durangoko Azokaren LogoaDurangoko lehenengo euskal liburu eta disko azoka 1965ean egin zen. Gerediaga Elkartea sortu berriak antolatu zuen lehen ekitaldietako bat izan zen. Helburua, frankismoaren diktadurapeko urte haietan, Euskal Herrian zegoen liburugintza eta diskogintzaren ekoizpena ezagutzera ematea. Helburu nagusia hori bazen ere, euskalgintzan jardunean zebiltzan sektoreen topalekua izatea ere lortu nahi zuten Gerediaga Elkartekoek.

Gaur egun abenduan egiten den azokaren aldean, hasieran Domu Santuan egiten zen, xumeagoa zen. Urtetik urtera handitzen eta zabaltzen joan da eta hasiera horren ezaugarri kokapena izan dugu. Hasi eta urte gutxira jatorrizko tokia, Andra Mariko elizpea, utzi eta merkatu plazan kokatu behar izan zuen.

Durangoko Azoka

39. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka (T. Angoitia)

Gerediaga Elkartearen lanaren emaitzaren ondorioz merkatu plaza ere ez zen nahikoa izan eta azken urteak karpapean egin ondoren Euskal Liburu eta Disko Azokak orain, behin betiko kokapen duina du Landako Erakustazokan urtero gure euskal munduko argitaletxe, diskoetxe eta kultur mugimenduko ia talde guztiak bertan bilduz.

Gaur egungo azoka, abenduaren 8aren inguruan izaten dena, ez da liburu eta disko azoka bat soilik. Abenduko egun hauek euskaldunen urteroko zita edo topaleku izatera heldu da. Bertan biltzen dira mota guztietako idazleak, abeslariak, irakurleak, pertsona nagusiak, gazteak, gizonak, emakumeak...

Bertan izaten diren liburu aurkezpenak, mahai inguru, hitzaldi, kantaldi, erakusketak eta abar luze batek Abenduko azoka hau bihurtzen du euskera eta euskal kulturaren erakustoki erraldoi eta gure kulturaren jai nagusi.

Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren webgunea