Olentzeroren bisitarekin agur esango digu 42. Azokak
2007-12-08 ¦ Lekukom
Gaur Azokaren bostgarren eta azken eguna izango da. Goizeko 11etan antolatzaileek aurtengo Azokako balorazioaren prentsaurrekoa emango dute.
12:30tan 7ak zazpi Gratien Adema "Zaldiby" (1828-1907) euskal idazle eta olerkariaren mendeurrena dela eta Pierres Xarriton euskaltzainak hitzaldia eman behar zuen baina ezin izango du etorri. Bere ordez, Xabier Altzibar idazlea etorriko da. 19:30tan Olentzeroren bisita jasoko du Azokak amaiera ekitaldian. Umeek idatzitako postalak hartuko ditu eta denen artean saritua aukeratuko du. Gabon egunean ume horri oparia bidaliko dio etxera.

