« Itzuli albistegira

Igotz Ziarreta meņakarrak irabazi du Azokako kartel lehiaketa

2007-10-05  ¦  Lekukom

Olentzero biluzik, diskoak eta liburuak inguratuta. Hori izango da aurtengo Azokako irudi. "Jantzi euskara" leloa dauka kartelak. Bartzelonan bizi den Igotz Ziarreta meņakarrak irabazi du Gerediaga Elkarteak lehenengoz Durangoko Azokako kartela aukeratzeko antolatu duen lehiaketa. Guztira 45 lan aurkeztu dira.

Igotz Ziarreta meņakarrak irabazi du Azokako kartel lehiaketa

Gerediaga Elkarteko arduradunak eta Durangoko Azokako zuzendaria, Jon Irazabal, pozik agertu dira lehenegoz antolatu duten lehiaketak izan duen erantzunarekin. Guztira, 45 lan aurkeztu dira. Nabarmentzekoa da, aurkeztutako 19 lan Durangaldekoak izan direla. Eta Euskal Herritik kanpo ere parte hartu dutela. Irabazlea, esaterako, Bartzelonan bizi da gaur egun. Eta besteak beste, Ceuta, Huesca, Madril edota Buenos Airesetik ere jaso dituzte lehiaketarako lanak.

Aurkeratutako kartelak "Jantzi euskara" leloa dauka. Olentzeroa egin du Azokako protagonista. Biluzik badago ere, diskoak eta liburuak ditu alboetan. Epaimahaiak lau irizpide hartu ditu kontuan kartel irabazlea aukeratzeko:

  1. Bisualki daukan inpaktua, Azokari erreferentzia egiten dioten elementuak dituelako eta tradiziozko pertsonajea Azoka egiten den datatan kokatzen duelako.
  2. Daukan komunikaziorako gaitasuna.
  3. Plastikoki sinpletasuna.
  4. Lelo egokia eta garatua: "Jantzi euskara"

Epaimahaiaren osaketa honakoa izan da:

  • Pedro Maria Basaņez. UPV.EHUko Arte Ederretako irakasle tituluduna.
  • Pablo Garitaonaindia. Argazkilaria.
  • Fernando de Vicente. Arte editorea.
  • Izaskun Ellakuriaga. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako komunikazio arduraduna.
  • Asier Atxa. Gerediaga Elkarteko kudeatzailea.
  • Jon Irazabal. Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokako zuzendaria, epaimahaiko honen idazkari lanetan.

Igotz Ziarreta, lehiaketako irabazlea

Meņakan jaiotakoa. 30 urte ditu. Gaur egun Bartzelonan bizi da. Informatikaria da eta programatzaile, diseinu grafikoan eta argazkilari lanetan jarduten du. Kartelen diseinuan sarri egin du lan, baina lehiaketa batera lehen aldiz aurkeztu du bere burua.

Bartzelonan, Euskal Etxeko diseinu grafikoen arloaren ardura dauka. Bertan antolatu diren jaialdietarako kartelak egin izan ditu. Bartzelonan bertan dabil deabruk.com estudioa sortzen. Webgunea ere badu: igotz.org.

Erakusketa

Lehiaketara aurkeztu diren lanak Durangoko San Agustin Kultur gunean erakutsiko dira urriaren 5etik 21era. Erakusketaren ordutegia honakoa izango da:

  • Astelehenetik larunbatera: 17:30etatik 20:30etara
  • Larunbata eta igandea: 11:30etatik 14:00etara.

Argazkia: Iban Gorriti