Irailaren 16tik urriaren 14ra galdetegi bidez bideratu ahal izango dira proiektu digitalak aurkezteko proposamenak.

Kabi@ kultura digitalaren plaza izanik, teknologia proiektuak aurkezteko gunea da. Gai honen inguruko hitzaldiak, tailerrak, topaketak, esperimentaziorako guneak edo mahai-inguruak antolatzen dira.

Guneak berak antolatzen du egitarauaren zatirik handiena, baina ekimen eta egitasmo digitalen aurkezpenetarako tarte librea izango du abenduaren 8an, igandean . Goiz eta arratsaldeko ordutegian luzatu daitezke proposamenak.

Orduerdiko tarteak aukeragai izango dira, baina ekitaldia 20 minutukoa izatea komeni da.

Egun edo orduetan kanpo gelditzen den proposamenik izanez gero ere aztertzeko prest izango gara.

Kontuan izan: eskaria luzatzeak ez duela lekua ziurtatzen. Kabiako arduradunen baieztapena beharrezkoa izango da.

IZENA EMAN

 

Teknologia eta eduki libreen gunea da Kabi@. Kultura digitalaren eremuan aktiboak diren pertsonak biltzen ditu:sortzaileak, profesionalak, garatzaileak, ekintzaileak eta hezkuntza arlokoak bereziki.

Eredu berriak ezagutaraztea eta zaharrak dudan jartzeko, hainbat ekimen egiten dira Kabi@n. Esperimentazioa, sormena, erakusketak, tailerrak, proiektuak, topaketak, hitzaldiak, partehartzea, eztabaidak...

Durangoko Azoka digitalaren zortzigarren probintziara zabaltzeko gunea ere bada. Internet komunitate globala egituratzeko tresna baita.


Non: Landako barruan.
Antolatzaileak: Talaios