Aurkezpenak eskatzeko epean ALDAKETA EGON DA: IRAILAREN 23ko goizeko 9:00etatik urriaren 14ra egongo da zabalik (bihak barne).


Online egongo diren galdetegi bidez bakarrik jasoko dira eskariak, eta derrigorrezko atalak izango ditu (deskripzioa eta sortzailearen argazkia, esaterako)


Ahotsenea bi gunetan banatzen denez, bi formulario berezitu egongo dira. SOLASALDIAK eta KONTZERTUAK (ZUZENEKOAK). Elkarrizketa, errezitaldiak, performanceak…. egingo diran lehenengoan. Lan berriaren zuzeneko aukezpena kontzertu formatuan bigarrenean.


Aurkezpen guztiek bete beharreko baldintzak bi dira:


1. Euskarazko lanak izatea
2. Azoka egiten den urtean kaleratutak izatea (formatua edo euskarria edozein delarik)


20-30 minutuko aurkezpen tarteak izaten dira. Eskariak, formularioak bete ahala eta kudeatuko dira ailegatzen diren ordenari jarraituta.

 

ARGIBIDEAK

Zuzeneko edo kontzertuetarako galdetegian zehaztu beharreko atal berezi batzuk daude:
- Taldearen riderra (pdf formatuan igotzeko)
- Bertan izango diren musika tresnen zer erabilpen egingo den (IKUSI baliabideak)
- Kanpoko musika tresnen edo ikus-entzunezko baliabideen erabilpena

Ahotsenea Durangoko Azokaren baitako sortzaileen gunea da. 2008an eratu zen, Azokaren 43. edizioan.

Plaza eskainita, liburuak eta diskoak nagusi ziren azokari oreka eman nahi zion ekimenak.

Ahotsenea sortzaileen gunea da, baina irakurleek eta entzuleek ere badute bere tokia.

Bi espazio ditu:
• Batean sortzaileek, kazetaria edota solaskidea alboan, dagokion urtean argitaratutako lanari buruzko azalpenak eskaintzen dizkiote bertaratzen den orori.
• Bigarren espazioak, urtean plazaratutako diska zuzeneko emanaldien bitartez aurkezteko aukera eskaintzen du.

Ez dira espazio hermetikoak. Aurkezpenak modu askotan egin daitezke eta Ahotsenea haietara moldatzen saiatuko da.