“Bother” izeneko lana dakar besapean Vendettak bigarren urtez. “Bother” 3 formatuetan eskuratzeko aukera izango dugu Azokan: Cd-an, biniloan eta USB formatuan. Aurten ere Durangoko Azokarako edizio berezi bat argitaratu du taldeak, ale mugatuak izango dituelarik. 4 Remixez osatutako “Abducted” izeneko diska argitaratuko du. Iaz zuzenean jotako eta grabatutako 4 kantuz gozatu izan bazuten zaleek, aurten "Remix"-en txanda heldu da.”Abducted”, "Bother" diskarekin batera eskuratu ahalko da. Baita bakarka ere. Bertan 3 dj hartu dute parte, "Plan B" (Riot Propaganda),"Stepi" (Selektah kolektiboa) eta "Mad Profesor" Londresen bizi den Guayanarra. Hauek Vendettaren ibilbideko 4 kantu esanguratsu bereganatu eta beraien ikuspuntutik ekoiztu dituzte.

 

Azokako standean aurkituko da taldearen diskorik landuena eta nola ez, bertan ikusi ahal izango ditugu taldekide guztiak diskoak sinatu eta argazkiak ateratzeko prest, larunbata 9 eta igandea 10, goiz eta arratsaldez.

 

Anima zaitezte Vendettan standetik pasatzera!! Gauza handia izango da eta!

Harremana eta elkarrizketak

  Ian Jauregi 607 919 504

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn