Aurtengo Durangoko Azokaren 52. edizioan GAZTEZULOko standean urteko osoko aldizkariak erosteko aukera izateaz gain, Galder Izagirreren argazkiz osatutako egutegi mitikoa izango da salgai 2euroan. Gainera, euskal pertsonaia mitologikoen inguruko Lami eta Taloren abenturak 32 orrialdeko komikia izango da salgai 20 euroan.

Euskal sustraiak eta flamenkoa uztartzen dituen proiektua da Berriketan. Perkusio, gitarra eta kejioen artean, dantza eta txalapartaren arteko elkarrizketak ikus eta entzun daitezke.

Alegria, buleria, tangoak, fandangoa eta beste hainbat erritmo ezberdin harturik, goxotasun eta energia handiko ikuskizun berezia eskeintzen du berriketan taldeak.

IKAS aurtengo Durangoko azokan

 

 

IKAS pedagogia zerbitzuak bi bilduma mota garatzen ditu :

- ikasmateriala :

sare guzietako irakasleen laguntzarekin, ikastresnak sortzen edo euskaratzen ditugu, edukia Hezkunde nazionaleko ikuskariek onetsirik eta euskaltzainek hizkuntza gainbegiraturik.

Haur hezkuntzatik jende helduen irakaskuntzaraino, IKASen eskaintza ugari eta mota askotakoa da,

bai gaien aldetik (hizkuntza, matematikak, zientziak, historia, kirola...), bai euskarrien aldetik : fitxategiak, eskuliburuak, afixak, CDak, DVDak eta argitalpen elektronikoak.

- euskarazko haur literaturako klasikoen argitalpena :

haur literaturako albumak euskaratzen ditu IKASek (Flammarion argitaletxeko Père Castor saila, Claude Boujon, Philippe Corentin, Anaïs Vaugelade, Tomi Ungerer, Antoni Skarmetaren obrak...) eta obrak sortzen, besteak beste Amaia Hennebutte, Xantal Barnetxe, Paxkal Bourgoin eta Josiane Aguerre-Valenciarenak…

3 - 5 urtekoentzat diren albumei CDa gehitua zaie, entzumenaren lantzeko.

IKAS dokumentazio zerbitzua ere da, eta irakasleei zuzendu animazioak antolatzen ditu.

Aurtengo Durangoko azokan IKAS pedagogia zerbitzuak berritasun franko aurkezten ditu :

- Barnetik CDa (+ liburuxka) : haur kantuak, 2 urtetik gora. Biribil obraren ildotik.

16 haur kantu, musikaz lagunduak. Sorkuntza moderno eta biziak.

- Barnetik maleta : Ikasmateriala. Biribil obraren ildotik

A3 formatuko 15 ilustrazio ; atzean testuak.

Eta CDa bere liburuxkarekin.

IKASen webgunean ustiapen pedagogikoa atzeman daiteke : www.ikas.eus

- Samurgoa : haur literatura, 6 urtetik gora.

Bilduma : Grisu eta Gaztaina untxiak bakean bizi ziren, bakoitza bere ziloan eta elkarren ondoan. Baina noizbait samurtu ziren. Hara non, borrokan ari ziren aldi batez, azeri gose-hamikatu bat hurbiltzen zaien...

Gaiak: elkarbizitza, besteen desberdintasuna onartzea.

- Lagun bila : haur literatura, 6 urtetik gora.

Bilduma : Uda da, eta Batita aspertzen da; lagun bila dabil. Lau haizetara zabaldu gomitari, Joana auzoak baizik ez dio ihardesten. Batita ohartuko dea azkenean hura duela lagun hoberena?

Gaiak : adiskidetasuna, hurbilekoez arta hartzea.

- Usmafin inspektorearen inkestak 3. zikloa : ikasmateriala.

64 polizia-inkesta ebazteko

Fitxa bakoitzak polizia-enigma baten ebaztea proposatzen du. Seinaleen atzemateko, dokumentua artoski irakurri behar da.

Lan horri esker plantan ezartzen dira arrazoinamendu- eta logika-praktikak.

- Arteen historia 3. zikloa : ikasmateriala

Sorkuntza honetan hiru garai lantzen dira : Historiaurrea, Antzinatea, Erdi-Aroa,

hiru euskarritan : irakaslearen liburua, ikaslearen irudi bilduma, eta ardatz kronologikoa.

Arte formak, teknikak eta obra adierazgarriak (Euskal Herriko, Europako eta mundukoak) aurkitzen dira lan honetan.

Aipatu sei berritasun horiez gain, Durangoko azokaren edizio honetan beste urteetan argitaratu hainbat liburu salgai izanen dira : han itxoiten zaituztegu !!

Informazio gehiago IKASen webgunean aurkituko duzu : www.ikas.eus

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Txalap.art Disketxeak ohiko duen kulturartekotasunerako joera jarraituz, euskal kulturarekin modu naturalean uztartzen diren harribitxi bi aurkezten ditu 2017 hontan: Tosta bandaren “TOSTA” aurkezpen diskoa eta ENEKORAren “Maitatzea nahiago”

TOSTA: Tosta banda zazpi kultura txiki bezain aberatsen arteko elkarlanaren ondorioz sortutako Aniztasunaren Orkestra da: Euskal Herria, Eskozia, Galizia, Frisia, Irlanda, Gales eta Kornualles.

Guztiek dute amankomunean kultura txikietako kide izatea, hizkuntza gutxituak hitzegitea eta nazioarte mailan ezagunak diren musika tradizio aberatsak izatea. Eta beraien sustraiak partekatu eta elkarrekin lan egiteko gogoan egiten dute bat batez ere. Lehen aldia da kultura hauetako instrumentu, erritmo, kantu eta estiloak modu gaurkotuan elkartzen direla, sustrai hauetako kantak ber-asmatu eta ber-interpretatzeko.

Tosta bandaren zuzendaritza musikala ibilbide ezagun eta luzea duen Mixel Ducau multiinstrumentista eta sortzailearen esku egon da eta musikariak Oreka TX (Mixel Ducau, Harkaitz Mtnez de San Vicente eta Mikel Ugarte eta Iñigo Egia), Mónica de Nut (Galizia), Gwilym Bowen Rhys (Gales), Rona Wilkie (Eskozia), Marit Talens (Frisia), Caoimhín Ó Fearghail (irlanda) eta Bec Applebee (Cornualles) dira.

ENEKORA: Tradiziotik-gaur egunera eta Afrikatik munduko leku ezberdinetara salto egiten du Enekora taldeak “Maitatzea nahiago” diska berriarekin. 12 kantako lan honetan taldearen eboluzioa nabari da: melodia goxoei erritmo energikoagoak gehitu dizkietelarik. Maitasuna, konfidantza, eskuzabaltasuna, gozamena… lantzen dituzte beraien kantetan. Euskara, gaztelania eta afrikako hizkuntza ezberdinetan abestuaz, munduko kultur aniztasunaren isla da talde berritzaile honen musika.

Eskeintzen diguten ikus-entzunezkoan melodi zirraragarriak, erritmo indartsuak, dantza, proiekzioak... aurki ditzazkegu eta nola ez Kora. Afrikako harpa hau da Enekorak proposatzen digun bidaiaren abiapuntua.

Eneko Larrañaga zestoarra dago musika berezi honen atzean, gitarra, ahotsa, perkusio afrikarra… jo izan dituelarik talde ezberdinetan. Enekora izenpean 2013an “Kora Izpiak” diska atera zuen bakarlari gisa eta oraingoan talde, kanta, diska eta ikuskizun berriarekin dator.

Mujer Andaluza, Nacida para Sufrir

Egileren inguruan bizi izan ziren emakume andaluziarren istorioak.

Emakume hauek bere garaiko gizartearen biktimak bihurtu ziren, Matxismoa, gerra, gerraostea…

Andaluziatik Orduñara etorri zirenean hemen izandako gertaerak erakusten dizkigu. Betidanik ixiltzen diren istorioak eta gaur egun ozenki aldarrikatu nahi ditugunak

Sentimientos de Cristal

Olerkiak eta hausnarketaz beterik dagoen liburua. Izaerak eta norberaren garrantzia azaltzen dituen lan eder honek sentitzeko dugun eskubidea aldarrikatzen du eta aldi berean norberaren askatasuna sentitzeko era desberdinen artean aukeratzeko. Liburu honetan parte hartu dute Xabier Amurizak edota Kepa Junkerak eta liburu bakoitzeko 3 € Torrelavega-ko Lucas-entzat dira Osteogenesis Imperfecta duen umetxo bat.

Los Reflejos de Ale

Amaia Zuzaren lehen nobela. Liburu honek amona, ama eta alaba baten istorioari esker bizi izaten ditugun gertaeren garrantzia azaltzen digu, ez ahal gara ba, era batera edo bestera, bizi izandakoaren emaitza?

La Mariposa - Maritxuly - Tximeleta

Agurtzane Estrada-ren testuak eta José María Díaz Castán margolariaren marrazkiekin osatutako ipuina. Ipuin honetan Maritxuly tximeletari esker norbera eta besteak ondo ezagutzearen garrantzia azaltzen digu. Hizkuntzak: Euskara, Gaztela, Galegoa eta Katalanera. “Umerik ez Ipuinik gabe” proiektuaren parte da iadanik.

El Ruiseñor / Urretxindorra

Laura Rodriguez egileari benetan gertatutako istorio bati esker sortutako ipuina dugu. Umeentzat eta helduentzat idatzitako ipuin honek norberaren ametsak edo ilusioak ez direla inorengatik galtzen utzi behar eta aldi berean denok hegan egiteko dugun ahal hori sustatu eta zaindu egin behar dugula ikasi dezakegu.