"Goizeko 10:00etarako iritsi da urtero Lazkaotik datorren bikotea, kotxea beti Iurretako parkingean uzten duena, etxeko tortilla ogitartekoak motxilan dakartzana. Hasierako buelta elkarrekin egin dute, betiko moduan, eta bigarrena banaka. Bigarren horretan egin du topo gizonezkoak Tuteratik etorritako gaztearekin. “Barkatu” esan eta aurrera pasatzen utz ziezaiola iradoki dio. Tuterarra koadrilarekin etorri da, bigarren urtez jarraian, furgonetetan lo egiteko asmoarekin. Plateruenan bazkaldu dute zerbait iaz bezala. Euretako bik zazpi buelta eman eta gero ere ez dute erabaki zer erosi eta beste bi Ahotseneatik irten ere egin gabe daude.

Pilota txiki bat sartu da Ahotseneara, jauzika. Atzetik dator korrika Baionako zortzi urteko umea, Saguganbaratik atera berri. Tuterarren hankapetik pilota jaso eta amarengana itzultzean hala esan dio: “ama, nik handitan musikari izan nahi dut”.

Bere ondotik igaro den adineko emakumeari irrifar bat lapurtu dio umearen ziurtasunak eta “nik idazle izan nahi nuen” esaldiari ozta-ozta eutsi ahal izan dio ezpain zimurtuekin. Orain, liburuak usaintzea maite du beste ezer baino gehiago. Poltsa hutsarekin iristen da azokara urtero eta pozik egiten du etxerako bidea liburu-karraio. Aurten ere bost liburuko gehienezko muga jarri dio bere buruari, egunak aurrera egin ahala negoziagarri bihurtuko dena. Oraingoz, ahalik eta liburu gehien haztatzea du helburu, azoka itxi baino ordubete lehenago etxera zein eraman erabaki ahal izateko. Bere hatz markak utzi ditu liburu batean.

Zornotzako barnetegitik egunpasa etorritako euskaldun berriari ere liburu bera suertatu zaio erakargarri. Ordu erdi barru karrera garaian Bilbon ezagututako aguraindarrarekin dauka hitzordua Informazio gunean. Bera besarkatzeko irrikitan, denbora egiten ari da liburuko orrialdeei begira.

Liburua askatu duenerako hartu du eskuetan Ondarroako neska gazteak. Berak ere hatz markak gehitu dizkio azalari. Begirada gurutzatu dute une labur bezain sakon horretan. Oraindik ez dakite agian gauean zehar gurutzatuko direla berriro, komunerako ilararen batean, edo, batek daki, elkarren ezpainak hozkatzeko asmoz batera hartuko duten garagardoaren bueltan.

Izan ere, putzu baten erdigunera botata inguruan uhin borobilak sortzen dituzten harrien antzera, Landakoren barruan sortutako mugimenduak ere ez dira kristalezko hormen barruan soilik geratzen”.

Ikasle Goizerako antolatu diren tailerreten edo ekintzetan izena emateko, lehenengo erregistratu egin behar da.

 

Ikastetxeari dagozkion datuak bete.

Tailerretako fitxak begiratu. DESKARGATU FITXAK

Erregistratu ostean, ikastetxeko datuak bete eta ostean aurkituko duzun formularioa bete.

- Tailer batean baino geghiagotan izena emateko aukera izango duzu talde bakoitzeko.

- Lehentasunaren arabera aukeratu itzazu. 1 zenbakia aukera gogokoena izango da.

- Partaide kopurua zehazten duzunean, ekintzaren gehienezko partaide kopurua kontuan izan.

 

Irailaren 16an aktibatuko da Ikasle Goizeko ekintzetan izena emateko epea eta urriaren 14ra arte zabalik egongo da.

 

Epe amaitu eta hurrengo 3 asteetan zure ikastetxea ekintzetan parte hartzeko aukeratua izan den edo ez erantzun bat jasoko duzu, eta aukeratua izan ezkero, ekintzako arduraduna jarriko da kontaktuan irakasle arduradunarekin.

 

Gerediaga Elkarteak eta Durangoko Udalak abian jarri duten SORMEN BEKA DA egitasmoaren helburua euskarazko sorkuntza sustatzea eta sortzaile berriei bidea erraztuz euren lana ezagutzera ematea da.

Kultur sorkuntzaren barruan Durangoko Azokak bere baitan hartzen dituen diziplinak izango dira kontuan: literatura, musika, arte eszenikoak eta ikus-entzunezkoak. Aurkez daitekeen proposamena diziplina bakarra edota diziplinen arteko uztarketa izan daiteke. Baina, deialdi bakoitzean diziplina bat hartuko da oinarritzat.

sormen beka beltza ggg

2019an, MUSIKA izango da oinarri ( edozein generotakoa).

  • Jatorrizko sormen lana izan behar da. Ez dira lan bertsionatuak onartuko.
  • Diziplina arteko uztarketa izan daiteke, baina pisu nagusia musikak izan behar du.
  • Hitzak barne dituen sormen lana bada, euskara hutsezkoa izan behar da.
  • Sorkuntza lana bera eta emaitza nola plazaratuko den jaso beharko dira proposamenean.

Norentzat:

  • Sortzaile berrientzat (lan bakarra izan dezake kaleratuta, CD, maketa, online formatuan). Diskoetxe batekin kontratua izan ezkero deialditik kanpo dago.
  • 18 urtetik gora.
  • Banaka zein taldeka.(Taldeen kasuan, partaideen 2/3 sortzaile berriak izan behar dira)

* Oinarrietan kontsultatu zehatzago

Bekaren zenbatekoa:

  • 15.000€
  • Sorkuntza prozesua eta plazaratzea lagunduko dira. Proiektu bakarrari emango zaio eta lehiaketa bidez aukeratuko da.

Epea

  • 2019ko irailaren 21ean, arratsaldeko 18:00etan, itxiko da lanak aurkezteko epea.

Aurkezpen modua

  • Proposamenak eta dokumentazio osagarria posta elektronikoz bidaliko dira Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbibera.
  • Aurkeztu beharreko dokumentzioa (ereduak webgunean deskargatu)
    • Eskaera formularioa
    • Sortzailearen edo sortzaileen curriculuma/k
    • Proiektuaren memoria (motibazioa, deskribapena...)
    • Aitortzen dokumentazioa (originaltasuna, beste dirulaguntza deialdi batzuk, datuen babeserako legea)
    • Lanaren lagina mp3 fortuan (*oinarriak kontsultatu zehatzago)

Balorazio irizpideak:

  • Proiektuaren kalitatea
  • Gaitasun berritzailea eta originaltasuna
  • Proiektuaren hedatze ahalmena
  • Aurrez aurreko proiektuaren defensa

Ebazpen prozedura:

Epaimahaiak aurkeztutako lanen artean lauzpabost aukeratuko ditu. Hauek proiektuaren defentsa egin beharko dute epaimahaiaren aurrean. Lehen aukeraketaren ebazpena telefonoz egingo da. Lan irabazlearen berri 54. Durangoko Azokaren egitarauaren barruan emango da. Urtebeteko epea izango du irabazleak lana burutu eta 2020ko Durangoko Azokan (55.DA) aurkezteko.

Zalantzak:

  • Beka deialdiari dagokionez edozein zalantza idatziz bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora.
  • Oinarriak irakurri, laburpeneko hainbat puntu zehaztuago jasota daudelako.

Epea: Irailaren hasieratik 30era arte egongo da zabalik eta webgunean online egin behar da eskaria: erregistratuta (erabiltzaile berria izan ezkero) edota saioa hasita aurreko urteko erabiltzailearekin.

 

Durangoko Azokan salmentara begira edozein stand alokatu ahal izateko, salgai edo erakusgai ipiniko denak irizpide batzuk bete beharko ditu. Azokako araudiaren 7. artikuluan jasota daude irizpideak.

 

AUTO-EKOIZLEAK

Stand partekatua eta autogestionatua izango da, honako baldintzak bete eta eskaria egiten dutenen artean:

- Araudiko puntuak betetzea (7.artikulua) saldu daitezkeen produktuen gainean.

- Produktu bi edo gutxiago auto-ekoiztuta izatea.

 

Erakusmahai autogestionatua:

Aukera hau egiten duten partaide guztiak bilera egingo dute azoka baino lehen honakoak erabakitzeko:

  • Txandak erakusmahaian egoteko.
  • Dekorazioa
  • Material eta diruaren kudeaketa

 

* Gerediaga Elkarteak lehen bilera hori deitzeko konpromisoa izango du. Hortik aurrerakoak, partaideek eurek kudeatu beharko dituzte.

 

Beste edozein erabiltzaile modura, webgune honetan erregistratu eta erabiltzaile datuak bete behar dira. Gero, stand mota aukeratzean, "auto-ekoizleak" aukeratu.

Durangoko Azokaren webgunean izena eman duzu.

IRAILEAN aktibatuko ditugu intranet ezberdinak abenduaren 5etik 9ra izango den 53. Durangoko Azokan parte hartzeko.

Edozein zalantza edo iradokizun helerazi nahi badiguzu:

Tel.: 94 681 80 66

E-posta: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.