- Durangoko Azokaren 54. edizioaren oso balorazio ona egin du kulturaren plazako antolakuntzak. Aurtengo edizioa emankorra, orekatua, oso jendetsua, anitza eta baikorra izan da.

- Gaur aurkeztu den ikerketaren arabera, Azokaren eragin ekonomikoa 5'8 milioi eurokoa da. Hainbat datu esanguratsu jakinarazi dituzte: bisitariaren profil gaztea, Azokaz egiten den balorazio ona eta Azokak zenbait eragileren fakturazioan duen eragin handia.

- Gerediaga elkartea pozik agertu da 54. edizioak eman duenarekin, "lau egunez Azoka osatzen dugun guztion artean ekosistema berezi honi bizia eman diogulako".

Durangoko Azoka bere laugarren eta azken egunera helduko da gaur, atzokoan ere bisitariz lepo egon ostean. Azken eguna izan arren, gaur ere ez da ekitaldirik faltako Azokako gune guztietan.

- Iratxe Aguilera gasteiztarrak irabazi du Durangoko Azokako bigarren Sormen Beka. Urtebete izango du bere proiektua garatzeko: "Euskal Herrian ere badugu zer esaterik musika urbanoaren inguruan".

- Proiektuaren helburua "euskara nerabeen artean bultzatzea eta feminismoa aldarrikatzea" izango da, genero berritzaile eta urbanoen bidez. Musika urbanoaren estereotipoak ere hautsi nahi dituzte.

- Era berean, iazko irabazleek "AtopiaRPG" aurkeztu dute, euskaraz sortutako lehenengo rol jokoa, eta Euskal Herria "gehiago arrarotzea" aldarrikatu dute.

- Gaur, Azokako hirugarren egunean, Azokako gune guztiak ekitaldiz lepo egongo dira. Areto Nagusian Eskozia eta Euskal Herriaren arteko elkarrizketa musikatua egongo da, "Throwing Voices".

- Goizeko 10:30ean aurten Sormen Beka zein musikarik irabazi duen jakinaraziko da, eta iazko irabazleek euren produktua aurkeztuko dute.

- Durangoko Azokako gainontzeko guneetan hamaika ikuskizun eta jarduera egongo dira: kontzertuak, solasaldiak, proiekzioak, tailerrak eta abar.