Durangoko Azoka zortzi gunek osotzen dute. Goiko menuan, gune bakoitzaren websitera loturak dituzue.

1990etik liburu eta diskoen azokara kulturaren diziplina ezberdinak ordezkatuz gune bereziak lotzen joan zaizkio Durangoko Azokari, eta Kulturaren Plaza bilakatu da. Labur honek dira aipatutako guneak:

Areto Nagusia
Ekitaldi ofizialen gunea izateaz gain, azokako partaideek euren zabalkunde lanen aurkezpenak egiteko erabiltzen dute, eta, kultur sektorearen gogoetarako solasaldiak eta mahainguruek ere hemen dute lekua.

Ahotsenea
Sortzaileen gunea da, literatura eta musika. Musikariak eta idazleak zuzenean ikusteko aukera dago

Irudienea
Euskarazko ikus-entzunezko sorkuntzaren lekua: film laburrak, luzeak, dokumentalak, fikzioa, spotak,…

Plateruena
Kafe bat hartzeko standetako bisiten ostean, lagunekin geratzeko, mokadutxoren bat jateko… eta gauez kontzertu handiak.

Kabi@
Kultura eta eduki libreen gunea da, kultura digitalaren eremuko sortzaile, enpresa, web garatzaile, ekintzaile eta hezkuntza arlokoen topaleku.

Saguganbara
Ume eta gazteekiko transmisioa lantzeko gunea da, gurasoek eta seme-alabek hizkuntzarekin jolasteko eremua.

Szenatokia
Arte eszenikoak taula gainean. Maratoiak, solasaldiak, irakurketa dramatizatuak, eta galazko ekitaldien lekua.

Azoka TB
Azokak irauten duen bitartean streaming bidez emisio jarraitua eskaintzen du.

Submit to FacebookSubmit to Google PlusSubmit to TwitterSubmit to LinkedIn