Egitaraua

'Pelota II'

      

Dokumentala, 71´

Zuzendaria: Olatz Gonzalez Abrisketa

 “Pilota izaki bizia da. Guztiak ezberdinak dira eta arretaz entzun behar ditugu elkarrengandik bereiztu nahi baditugu.” 'Pelota II' dokumentalak,  kirol honen sekreturik handienean barrena egiten du: Partidu bakoitzerako pelotarik onena aukeratzea.

Jørgen Leth-en "Pelota" (1983) dokumentala erreferentziatzat hartuta, Olatz González Abrisketak Leth-en estetika detaile etnografikoen muturreraino eramatea proposatzen du, euskal kulturaren errito esanguratsuenetako baten gaineko behinbetiko filma eginez.

Itzuli